euskaraespañol

Indie jaialdia Atom Rhumba, RRUCCULLA eta Kaskezur proiektuekin

  • Event

When and where

16/03/2018, 20:00 - 00:00

Location

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Image

Description

Ostiralean, martxoak 16, 20:00etan, Bizkaia Aretoko Mitxelena entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbao) ‘Indie Festival’ jaialdia ospatuko da. Han izango dira Atom Rhumba, RRUCCULLA eta Kaskezur musika-proiektuak. Jaialdiak hurrengo astean, hilak 23, izango du jarraipena, eta han izango dira Anari, Nuria Graham eta Joana Serrat. Sarrera libre aretoa bete arte.

Atom Rhumba

Hiru manamenduk agintzen dute Atom Rhumba taldean:

1, Erraietatik ateratzen zaien musika egitea. Izan daiteke zikina, baina, zaborrontziko loreak bezala, eder baino ederragoa ere bai. Ez dago inolako loturarik: ez moralik, ez estilistikorik. Kontzertu bakoitzean, denak emanda aritzea.
2, Taldea da DENA. Norbanakoa, ez. Atom Rhumbak azaleko orban guztiak gorabehera bizirauten du. Sekula ez du besteren nahierara jokatu, ez arlo artistikoan, ezta musikaren negozio maltzurrean ere.
3, Agertokira ahalik eta ederren ateratzea beti. Bizarra ondo eginda, eta zapatak eta alkandora soinean.

RRUCCULLA

Izaskun izena du, baina denek RRUCCULLA izenez ezagutzen dute. 22 urte ditu. Musika elektroniko esperimentala egiten du eta halako zehaztasuna eta talentua du gitarra jotzean, ezen burua izenez eta oroitzapenez beteko baitizu:
Tortoisetik eta Battlesetik Four Tet eta Flying Lotusera, guztiak abangoardiako jazzaren itzalez, dubstepez eta hip hopaz estaliak Izaskunek lau album idatzi, grabatu, nahastu eta ekoiztu ditu 2015eko abuztutik 2016ko martxora bitartean eta behin bakarrik atera da argitara: azaroaren 10ean, artistak hiru sari irabazi zituelako Villa de Bilbao sarien XXXVIII edizioan (Elektronika eta beste joera batzuetako talderik onena; Tokiko bandarik onena; eta Bizkaiko gazte bandarik onena).
Orduz geroztik, RRUCCULLA bere Barakaldoko babeslekura itzuli da; han, material berria konposatzen dihardu, eta joko-arauak betiko aldatzen dituzten artisten eskura baino ez dauden gauza probatzen ditu.

Kaskezur

Riff suhar, bizi eta koloretsuekin datozkigu Baztango Kaskezur taldea laugarren diska honetan, non musikaren azal berrituarekin aitzineko “Ilgora” lanarekin euskarazko pop-rock musika eszenan lortutako merezimenduzko tokia berresteaz gain norabideko eta xehetasun berriak dakarzkiguten, azken urteetan landutako ikusmira zabalduz.
Kantak bata bertzearen gibelean zartatzen duten dezibelioen bizitasunarekin iragaiten dira entzulea atrapatuz, melodiaren eta kitarren distortsioaren arteko atmosferen arteko oreka Ion eta Iñigoren ahotsen melodikotasunari esker.
“Azpisugeak” power-pop, psikodelia eta rock proposamen dastagarria da, Sonic Youth eta Superchunk gisako taldeen herentziaren itzaletik edaten duena. Heldutasun musikal osoa dakar berarekin eta taldearen ibilbidean jauzi nagusi hirukoitza suposatzen du. Diskaren ekoizpen eta grabazio apartak melodien ehunduren esentziak bete-betean islatzen ditu.

 

Informazio gehiago, hementxe.