euskaraespañol

Jardunaldia: "Genero, medicalización y salud mental”

  • Event

When and where

02/10/2020, 09:00

Location

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

Ostiralean, urriaren 2an, 9:00etan, Bizkaia Aretoan (baita online ere), Género, medicalización y salud mental” izeneko jardunaldia egingo da. Bertan, nola eragiten duen genero-desberdintasunak osasun mentalean eta pertsonen medikalizazioan aztertuko da.

Emakumeen osasun mentalaren medikalizazio-prozesua gero eta ageriagokoa da, depresioarekin eta antsietatearekin diagnostikatzen diren kasuak askoz ere ugariagoak baitira haiengan eta psikofarmako gehiago agintzen baitzaizkie.

Jardunaldi horretan, azalpen teorikoak edo kontzeptualak eta hausnarketa bateratua uztartuko dira gaiari lotutako eta genero-ikuspegi esplizitu batetik egindako ikerketei edo esku-hartzeei/esperientziei buruz.

Antolatzailea: OPIK ikerketa taldea (UPV/EHU) y OSEKI-Iniciativa por el Derecho a la Salud

Izena emateko: [ikus]

Informazio gehiago: [ikus]