euskaraespañol

Jean-Pierre Melville zikloa ‘L'Armée des Ombres’ filmarekin hasiko da

  • Event

When and where

01/02/2018, 19:00 - 00:00

Location

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Image

Description

Asteazkenean, otsailak 1, 19:00etan Bizkaia Aretoko Mitxelena entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbao) L'Armée des Ombres (Itzalen armada) filma ikusi ahal izango da. Zikloa osatzen duten Jean-Pierre Melville-ren  lau filmetatik lehenengoa izango da. Otsailean zehar, asteazkenero, proiektatuko diren filmak osatuko dute ziklo hori. Jatorrizko bertsioan azpitituluekin. Sarrera libre aretoa bete arte.

L'Armée des Ombres (Itzalen armada) · 1969 · 139 min · Frantzia · Drama

Frantzia, 1942, nazien okupazioan. Philippe Gerbier ingeniari zibil bat da, eta frantziar erresistentzian sartuta dago buru-belarri, hango ordezkari garrantzitsuenetako bat baita. Baina, egun batean, poliziak harrapatu, eta kontzentrazio esparru batean sartzen du, zaintzapean. Lekualdatze baten ondoren, ihes egitea lortuko du, ihesaldi azkar eta inprobisatu batean. Hortik aurrera, haren lekukotzarekin biziko ditugu erresistentziaren egunerokoa eta horrek dakartzak zailtasunak, argiak eta ilunak.

Aurkezpena eta ondorengo eztabaida UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioko Irakasle Iratxe Fresnedaren eta Gabriel Villotaren eskutik. 

Zikloari buruzko informazio guztia, hementxe.