null

Juan Ramón González Velascori Bikaintasun Kimikoaren Saria 2020 emango diote

  • Event

When end where

20/11/2020, 12:00

Location

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

Espainiako Kimikarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak (Consejo General de Colegios Oficiales de Químicos de España) Bikaintasun Kimikoaren 2020ko Saria emango dio Juan Ramón González Velasco zientzialari eta UPV/EHUko Ingeniaritza Kimikoko katedradunari, datorren ostiralean, Bilbon. Antonio Macho Senra Kontseilu Nagusiko presidenteak emango dio saria

COVID19ren ondoriozko osasun-egoera dela eta, ekitaldia bideostreaming bidez jarraitu ahal izango da: http://ehutb.ehu.eus/bizkaia-aretoa-mitxelena

Egitaraua

12:00 ongietorria eta aurkezpena. 

12:05 Luis Blanco Urgoitiren hitzak, AVEQ‐Kimika elkartearen idazkari nagusia

12:10 Patxi Juaristi Larrinagaren hitzak, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea.

12:15 Denis Itxaso Gonzálezen hitzak streaming bidez, Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkaria.

12:20 Iñigo Urkullu Rentería lehendakariren bideoa

12:25 “La Química ante los objetivos del Desarrollo Sostenible” hitzaldia Amador Menéndez Velázquezen eskutik (Centro Tecnológico IDONIAL).

13:00 Pilar González Marcos Euskal Herriko Kimikarien Elkargoko dekanoak Sariaren epaia eman eta saridunaren aurkezpena egingo du.

13:05 Saria ematea Antonio Macho Senra Espainiako Kimikarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiko dekano ‐ presidentearen eskutik. Aurrez aurrekoa.

13:10 Juan Ramón González Velasco sarituaren hitzak. Aurrez aurrekoa.

13:20 Ekitaldiaren amaiera Antonio Macho Senra Espainiako Kimikarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiko dekano presidentearen eskutik.

Kimika zabaltzea

Espainiako Kimikarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak Bikaintasun Kimikoaren Saria sortu zuen kimikaren protagonismoa sustatu eta zabaltzeko. Sari horren xedea da zientzia eta lanbide horri lotutako pertsona fisiko eta juridikoen merezimenduak aintzatestea.

Joan den urriaren 2an, lurraldeko kimikarien elkargoek proposatuta, saria Juan Ramón González Velascori ematea erabaki zuen, "Irakasle, zientzialari eta ikertzaile gisa dituen merezimenduengatik, bere gaitasun pertsonal bikainengatik eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kimikarien Elkargo Ofizialaren bidez kimika-lanbideari laguntzeko egin duen lan erabakigarriagatik".

Juan Ramón González Velasco Industria Kimikan doktorea da, eta Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) sari berezia jaso du. 1988tik Ingeniaritza Kimikoko katedraduna da UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean. UPV/EHUko Ikerketa errektoreordea izan da (1991-1996) eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa (2000-2006).