euskaraespañol

Fray Juan De Zumarraga ikastetxeko Manex Itxasok irabazi du Geologiako Olinpiada

  • News

First publication date: 15/03/2022

Image

2022ko martxoaren 4an Euskal Herriko XIV. Geologiako Olinpiadak izan ziren UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Irabazlea Manex Itxaso (Fray Juan De Zumarraga, Durango) izan zen eta beste hiru finalistak Irati Aldazabal (Arratia BHI, Igorre), June Garmendia (IES Azkoitia BHI) eta Aritz Kortazar (Fray Juan De Zumarraga, Durango).

Banatutako sari guztien artean aipatu behar da irabazleak martxoaren 26an Almerian jokatuko den Espaina mailako Geologia Olinpiadetan parte hartzeko aukera irabazi duela.

Parte hartzaileek hiru froga egin zituzten. Hasteko Batxillergoko Geologiako edukietatik abiatuta test moduko azterketa bat egin zuten. Ondoren, froga praktikoan mineralak, fosilak, arrokak eta egitura geologikoak bereiztu zituzten. Bukatzeko, lau finalistek telebistan agertzen diren tankerako eliminazio-txapelketa bat jokatu zuten.