euskaraespañol

ehualumni: gure iragana, gure etorkizuna

Unibertsitateari esker lotutako 400 pertsona bildu dira UPV/EHUko ikasle ohien sarearen aurkezpenean

  • Kronika

First publication date: 15/04/2016

Image

Aitziber Garmendiak, Ibon Gaztañazpik eta Jon Mayak ireki zuten ehualumniren aurkezpen festa, eta bertara Euskal Herriko Unibertsitateko 400 ikasle ohi bertaratu ziren. Guztiak oso desberdinak. Hala ere, badugu elkargune bat: gure unibertsitatea", esan duenez sarearen presidente Iñigo Lamarcak. Eta guztiak izan ziren ekitaldiaren protagonista.

Bizkaia Aretoan ikasle ohien ezusteko hitzak entzun ziren berriro elkar ikusteagatik. Eta ikasle denborako oroimenak ere partekatu zituzten: Leioako, Portugaleteko, , Eibarreko, Bilboko, Donostiako eta Gasteizeko taberna, apunteen batzordeak, jaiak…

Festan, duela 30, 25, 20 urteko ‘Uni'ko irudiak ikustean barreak eta iruzkinak agertu ziren. Eta, taulatik, Maialen Lujanbiok, Alaia Martinek, Beñat Gaztelumendik, Kirmen Uribek, Mari Luz Estebanek, Bittor Rodriguezek eta Irrintzi Ibarrolak bertaraturakoekin partekatutako esperientziek ere irriak atera zituzten.

Belén Frau, Borja Sorazu, Joseba Jauregizar, Iraia Iturregi, Nélida Zaitegi, Mauri Lazcano, JJ Sanz, Pedro Esnaola… dira 1980. urtetik UPV/EHUn ikasi duten 300.000 ikasleetariko batzuk. Kopuru hori eta Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriaren %14a balio berekoak dira. Asko gara, eta sarea ehuntzen jarraituko da gaur egun UPV/EHUn ikasten ari diren emakume eta gizonekin. "Ekimen honekin gure unibertsitateko kide izatearen harrotasuna bultzatu nahi dugu", azpimarratu zuen Iñaki Goirizelaia errektoreak. Atzo lehenengo urratsa eman genuen.

Facebooken argazki gehiago

Argazkiak: Mitxi. UPV/EHU