euskaraespañol

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan ‘Zirgarien bidea' artelana aurkeztu da

María de Viana eta Xabier Dobaranen pieza da interbentzio Artistiko programaren 5. edizioko irabazlea da

  • Kronika

First publication date: 18/05/2017

Image
María de Viana eta Xabier Dobaran 'Zirgarien Bidea' artelanarekin

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko Interbentzio Artistikoen programaren 4. edizioa UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateak, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak, Aurtenetxea Containers enpresak eta Bilboko Udalak antolatu duten ekimena da. Programaren helburua merkantzien garraiorako erabili ohi diren edukiontzi industrialentzako proposamen artistiko bat egitea izan da.

Lehiaketa UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateko ikasle guztiei zuzendu zaie eta irabazlea Maríade Viana eta Xabier Dobaranen lana izan da, ‘Zirgarien bidea" izenburua daraman piezarekin. Artelana Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko zabaldegian kokatuko da ikusgai egon dadin urtebetean zehar.

María de Viana eta Xabier Dobaran, biak ala biak, UPV/EHUko doktoregaiak, "oso pozik" azaldu dira lanak izandako aitortzagatik. "Langileen historia parekotasunetik berrikusi behar zela sentitzen genuen, eta historiatik at gelditutako langile horiek aipatu: zirgariak, adibidez. Gainera, ez dago leku hobeagorik artelan honentzat, Zirgairien kaian baitago". 

Vianaren eta Dobaranen lana saritzeaz gain, bi accesit eman dira: bata Maialen Larruceari, "Sin título" eskulturagatik, eta beste bat Idurre Alonso eta Alazne Pollori, elkarrekin sortutako Bilboko Aztarnak piezagatik.

Gaurko aurkezpen hau Bilboko udalak antolatutako Bilbao Art District egitarauaren baitan kokatzen da. EHU-ko Arte Ederretako  Fakultateak deialdia martxoan aurkeztu zuen, irabazlearentzako 1.000€-ko saria eta bi finalistentzat 250€-ko bi accesit eskainiz. Deialdi honetan 24 lan aurkeztu dira.