euskaraespañol

UPV/EHUko lau bildumek Edizio Akademikoan Kalitate Oneko Zigilua lortu dute

Unión de Editoriales Universitarias (UNE) elkarteak bultzatu du marka hori, zientzia- eta argitaratze- kalitatea ziurtatzeko

  • News

First publication date: 15/09/2017

Image

Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak editatuko lau bildumak eskuratu dute sari hau: Sello de Calidad en Edición Académica-Academic Publishing Quality (CEA-APQ). Zigilu horrek lanen zientzia- eta argitaratze-kalitatea saritzen ditu. Europako ekimen aitzindari horrek Unión de Editoriales Universitarias Españolas (UNE) elkarteak bultzatzen du eta Agencia Nacional de Evaluación de la Calidad y Acreditación (ANECA) eta Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología (FECYT) erakundeek bermatu.

Zigiluaren lehenengo deialdian ebaluazioa gainditu dituzten UPV/EHUko lau bildumak hauek dira:

Bilduma horiek bete dituzte zigiluak eskatzen dituzten kalitate oneko baldintzak, hau da, informazio-kalitatea, argitaletxe-politika, argitaratzeko prozesuak, erreputazioa eta prestigioa.

Liburu-sorta horiek aipamena eta, beraz, zientzia- eta argitaratze kalitatearen aitorpena, hiru urtez gordeko dute.
Unibertsitate-edizioen oneko praktikak saritzeaz gain, ikur bereizgarria bihurtzea da Kalitateko Oneko Zigiluaren helburu, ikerketa ebaluatzen diren agentziek eta komunitate akademikoak eta zientifikoak erraz ezagutzeko. Era berean, edizio akademikoan kalitatea bultzatu eta akuilatu nahi du.

"Azken urteotan liburuen edizioa hutsaldu da, eta zientzia- eta argitaratze-kalitaterik gabeko testuak ugaritu dira. UNEren ekimena, ANECAk eta FECYTek bermatzen dutena, oso garrantzitsua da, argitaratze-kalitatea bere alderdi guztietan aitortzen duelako eta zigilu hori lortzeak benetako ondorioak izango dituelako egileen eta zuzendarien balorazioan", adierazi du Jon Zarate Sesmak, Euskara eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordeak. Eta erantsi du: "Argitalpen Zerbitzuko errekoreorde arduraduna naizen aldetik, egileei eskertu nahi diet beren obrak gure esku utzi izana. Sailak eta bildumak zuzentzen dituzten -eta uneoro zaintzen jakin duten- pertsonen lana ere nabarmendu eta eskertu nahi dut; baita Argitalpen Zerbitzuko profesionalen eta, bereziki, zuzendariaren eginbeharra ere, azken urteotan hautagaitza hau prestatzen gogor lan egin dutelako. Bibliotekari ere eskerrak eman nahi dizkiot, deialdi honetan lagundu digulako; eta aurreko zuzendariei, sail eta bildumen aldeko eta jatorrizko liburuen kanpoko ebaluazioaren aldeko apustua egin zutelako; eta, azkenik, errektore taldeei Unibertsitatearentzat Argitalpen Zerbitzu on bat daukan garrantzia ulertu dutelako eta argitaratzeko prozesuak formalizatzen eta ekoizpenaren kalitatea ziurtatzen lagundu digutelako. Denon artean posible egin dugu Edizio Akademikoan Kalitate Oneko lau zigilu hauek eskuratzea".

Guztira, unibertsitateko eta zientzia-erakundetako 29 bildumak (publikoak eta pribatuak) eskuratu dute zigilua. Haietako beste hiruk (Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS), Salamancako Unibertsitateak eta Sevillako Unibertsitateak) ere lortu dute saria, haietako lau bildumetarako. Aipamenak banateko ekitaldia Madrilen urriaren 5ean izango da.