euskaraespañol

Nafarroako Parlamentuan egingo da VI. Unibertsitate arteko euskarazko eztabaida liga

  • Event

When and where

16/11/2018, 09:30 - 00:00

Description

Ostiralean, azaroak 16, 09:30

Nafarroako Parlamentuan

Navas de Tolosa 1 Iruña

Ostiralean, azaroak 16, 9:30ean, Nafarroako Parlamentuaren osoko bilkuren aretoan (Navas de Tolosa 1 Iruña), abian jarriko da unibertsitate arteko euskarazko VI. eztabaida txapelketaren finala.

Euskara irakaskuntzan erabiltzen duten unibertsitateen artean egiten da txapelketa hau. 2018ko txapelketarako baieztapena honako unibertsitateek eman dute: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Mondragon Unibertsitatea (MU), Deustuko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP), eta Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea (UPPA). Beraz, Euskadi, Nafarroa eta Iparraldetik etorritako unibertsitateak lehiatuko dira lehen aldiz. Lehiaketaren bultzatzaileak izan ziren UPV/EHU eta NUP, eta azkeneko hau arduratu da aurten ekitaldia antolatzeaz.

Nafarroako Parlamentuko presidente Ainhoa Aznarezek, Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeriak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko idazkari nagusi Ines Olaizolak eta UPV/EHUko Euskara eta Etengabeko Prestakuntza arloko errektoreorde Jon Zaratek egingo diete harrera txapelketako parte hartzaileei.

Irudi berezia eskainiko dute Nafarroako Parlamentuko jesarlekuek, hala, txapelketan parte hartzen duten taldeetako ordezkariek beteko dituzte legebiltzarkideek bete ohi dituzten lekuak. Taldeen ordezkariek denbora neurtua izango dute hitzen bidez beraien postura defendatzeko, eta epaimahai batek erabakiko du zein taldek irabazi duen lehia. Ondoren sari-banaketa izango da autoritateen eskutik. Talde hoberena eta hizlari hoberenak izango dira diplomarekin sarituak, eta Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Ainhoa Aznarezek, amaiera emango dio ekitaldiari.

 

Hau izango da egitaraua:

  • 9:30 Parte hartzaileen Parlamentura sarrera
  • 10:00 Lehen kanporaketa Pleno Aretoan
  • 10:40 Lehen finalerdia Pleno Aretoan
  • 11:20 Bigarren finalerdia Pleno Aretoan
  • 12:00 Parlamentu bietako presidenteek, Ainhoa Aznarezek eta Bakartxo Tejeriak,  unibertsitateetako ordezkariei ongi etorria egingo diete.
  • 12:30 Aznarez, Tejeria, UPV/EHUko Euskara eta Etengabeko Prestakuntzaren errektoreorde Jon Zaratek, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko idazkari nagusi Ines Olaizolak, eztabaidan parten hartzen ari direnei harrera egingo diete.
  • 12:45 Lehiaketa hasiko da
  • 13:50  Nafarroako Parlamentuko lehendakaria den Ainhoa Aznarezek ekitaldiari amaiera emango dio.