euskaraespañol

image of the day

Segundo milaren bat!

  • Photocampus

First publication date: 18/08/2022

Image

Asier Martinez 110 metro hesietako Europako txapeldun izan zen atzo Munichen egiten ari den Europako Atletismo Txapelketan. Nafarrak segundo milaren batengatik lortu zuen garaipena, epaileek argazki finisharen bidez erabaki behar izan zutelarik, podiumaren gorenera nor igotzen zen.

Asier Zizur Nagusikoa da eta Zientzia Politiko eta Kudeaketa Publikoko Graduko ikaslea UPV/EHUn. Brontzezko domina lortu zuen uztailaren 18an Oregonen (AEB) burutu zen 110 metro hesietako munduko txapelketan.

Berriz ere, zorionak zeure garaipenagatik.

 

Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus. Onenak sari bat jasoko du.