euskaraespañol

Kontzertuak: Unibertsitarioen zenbait estilotako musika bandak sustatzeko ‘Uni Sound Bilbao’ zirkuitua abian da

  • Event

When and where

From: 11/04/2018 To: 14/04/2018, 00:00 - 00:00

Location

Bilbao (Bizkaia)

Description

Bilboko Udalak abian jarri du bigarren aldiz “Uni Sound Bilbao”, unibertsitarioen banden panorama zabala eskaini nahi duen zirkuitua, ikasleek eratutako musika-taldeak ezagutzera emateko. Hartara, apirilaren 11tik 14ra bitartean, funka, elektronikoa, garajea, indie edo rocka izango ditugu arratsalde eta gaueko saioetan uriko zenbait agertokitan. Bertoko banda eta bakarlari batzuekin batera Madril, Zaragoza, Alacant, Valentzia, Santiago, Vigo, Málaga, Bartzelona, Santander, Bordele eta Iruñeako beste batzuk arituko dira.

Zirkuituko egunetan zenbait bandak eta bakarlarik joko dute arratsaldeko eta/edo gaueko saioetan. Gainera, bariku eta zapatu gaueko saioetan DJ batzuk arituko dira saioei amaiera emateko. Kontzertu guztiak doakoak izango dira. Beren-beregi zaindu da estiloen eta jatorrien ugaritasuna eta nesken presentzia banden osaeran. Izan ere, Bilborocken apirilaren 14an (zapatua) egingo den saioan neskek bakarrik osatutako 3 bandak hartuko dute parte.

Bilborock, Nave 9, Shake! edo Rocket dira kontzertuak sarri programatu ohi diren lekuak. Aurten, toki horiez gain, unibertsitateko espazioak erabiliko dira, UPV/EHUko Bizkaia Aretoa, esaterako, kulturaren alorreko espazioak ere bai, Artelan Berreginen Museoa  edota BilbaoArte, kasurako, baita ustekabeko espazioak ere, hala nola, Euskotrenen Zazpi Kaleetako geltokiko halla.

KONTZERTUEN EGUTEGIA

  • Apirilaren 11, asteazkena

19:00 - Euskotrenen Zazpikaleetako geltokiko halla

Buenas tardes Comandante (Bilbo) Shoegazea

VVV (Madril) Postpunka

  • Apirilaren 12, osteguna

19:00 - BilbaoArte

Purple Vellocet (Bilbo) Stonerra

Los Ojos (Zaragoza)

22:00 – Shake!

Putochinomaricón (Madril) Electropopa

Ttun Ttun Brigade (Bilbo) Electropopa

MadGirls Djs (Bilbo)

Fetén DJ (Bilbo)

  • Apirilaren 13a, ostirala

19:00 – Bizkaia Aretoa UPV/EHU

Las Selvas (Bilbo) Garajea

Los Nastys (Bilbo) Garajea

Wizard (Burdle) math rocka)

22:00 – Itsas Museoko Auditoriuma (9. nabea)

Boyanka Kostova (Galizia) Trapa)

Los Manises (Alacant) CongoCorea

Palida (Galizia) Elektronika

Bsn Posse (Málaga) Dubstepa

LaTrini DJ (Kanariar U.)

  • Apirilaren 14a, larunbata

19:00 – Artelan Berreginen Museoa

Lester y Eliza (Bilbo) Popa)

Fantastic Explosion (Madril) Psychopopperra

Hegaz (Iruñea) Rocka

22:00 – Bilborock

Free The Wheel (Bilbo) Hard Rocka

Las Odio (Madril) Post Punka

Somadantina (Cluba)

01:00 – Rocket

Esteban y Manuel (Galizia) Psikokunbia

Alvva DJ (Donostia)