euskaraespañol

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateak Bilbao Art District ekimenean parte hartuko du

  • Event

When and where

From: 18/05/2018 To: 27/05/2018, 10:00 - 20:00

Location

Bilbao (Bizkaia)

Description

UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateko ikasleek era aktiboan parte hartuko dute Bilbao Art District ekimenaren edizio berri batean maiatzaren 18tik 27ra. Bilboko hainbat leku erabiliko dituzte artea eta sorkuntza ulertzeko modu ezberdinak agertzeko.

Lau dira Arte Ederretako ikasleek Bilbao Art District-en harira Bizkaia Aretoan egingo dituzten esku-hartzeak:

  • “Crypto-anarchism”, Javier Rodríguez
  • "Lo que hay en las paredes", Marion Cruza.
  • "Insurrección.exe", Susana Viñolo & Jean Pierre Vargas
  • " 00000001", Maria de Andres.

Bestalde, maiatzaren 21ean eta 22an errealitate artistikoari buruzko eztabaida eta erakusketa egingo da 'NOTAS PARA UN (RE)CONOCIMIENTO' jardunaldiaren harira. Ekimen horren baitan ‘Merkateak. Cartografías del arte vasco registrada desde la UPV/EHU’ hitzaldia burutuko da..

Bilbao Art District ekimen publiko-pribatua da eta bere helburua Bilboko arte bisualen sektorearen balioa azpimarratzea da, hiria agente eta arte-disziplina ezberdinen topalekua bihurtuz eta artea hiritarrengana hurbilduz.

Informazio gehiago:

http://www.bilbaoartdistrict.com/