euskaraespañol

UPV/EHUk ikasle batek jasandako erasoa gaitzesten du

  • News

First publication date: 23/02/2021

Joan den asteburuan Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Hezkuntza Fakultateko ikasle bati eraso egin zioten arma zuriz eta lesio larriak eragin zizkioten. 

Horren aurrean, Euskal Herriko Unibertsitateak, lehendabizi, azkar sendatzea opa dio ikasleari eta bere elkartasuna adierazten die hala berari nola beraren familiari. 

Halaber, Euskal Herriko Unibertsitateak irmoki eta erabat gaitzetsi nahi du erasoa, eta gertakariak argitzeko eskatzen du.

Leioa, 2021eko otsailaren 23a