euskaraespañol

Ikuspegiren X. Jardunaldiak: inmigrazio eta integrazio Euskadin

  • Event

When and where

19/10/2020, 09:30

Location

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

Astelehenean, urriaren 19an, 9:30ean, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (baita modu birtualean ere), “X. Jardunaldiak: inmigrazio eta integrazio Euskadin” hasiko dira. Oraingo honetan, “Aniztasuna eta diskriminazio anizkoitza: hurbilketa intersekzionala” dute izenburua.

Hitzaldien eta mahai-inguruen bitartez, adituek diskriminazioaren arazoa hainbat esparru sozial eta zientifikotatik aztertuko dute.

Jardunaldi horiek Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak eta Universidad del País Vasco/Euskal  Herriko Unibertsitateak antolatu dituzte, eta zuzendaritza teknikoaz Inmigrazioaren Euskal Behatokia (Ikuspegi) eta Gizartaratzea eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzua (Biltzen) arduratu dira.

Jardunaldietan parte hartzeko lekua beteta badago ere, modu birtualean jarraitu daitezke esteka honen bitartez: https://labur.eus/x23le

Jardunaldiak sare sozialen bidez jarraitzeko hashtag hau erabili behar da: #10IJ 

Programa atxikitzen da