euskaraespañol

UPV/EHUko Fisioterapia graduaren X. urteurrena ospatzeko ekitaldia

When and where

25/10/2021, 18:00

Location

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

Asteartean, urriak 25, Bizkaia Aretoan, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintzako Fakultatearen Fisioterapia graduaren X. urteurrena ospatzeko ekitaldia egingo da.

Ekitaldiaren buru UPV/EHUko errektorea, Eva Ferreira, izango da eta bertan ere parte hartuko dute:

- Joseba Pineda, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekano jauna.

- Sergio Murillo, diputatu jauna.

- Adolfo Morais, sailburuorde jauna.

- Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektore ohi jauna.

- Gorka Moreno, Bizkaiko Campuseko errektoreorde jauna.

- Agustin Martínez, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekano ohi jauna.

- Enrique Hilario, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekano ohi jauna.

- Jesus Seco, Universidad de León-eko irakaslea eta hizlari jauna.

- Iban Arrien, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoko presidentea

Ekitaldia hasiko da “Verdini Dantza Taldea”-ren emanaldiarekin.

Era berean, ekitaldian hainbat bideo proiektatuko dira, eta graduaren hamar urteetan zeharreko ibilbidea egingo da, espezialitatean garatu diren eta garatzen ari diren ikerketa-proiektuen bidez; ikasleek praktikak egiten dituzten zentroen bidez; ikasle ohiak gaur egungo lanetan…

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus programa erantsia.

Fisioterapia graduari buruz

Fisioterapia gradua 2011n sortu zen. Hamar urte hauetan 379 lagunek (242 neska eta 137 gizon) amaitu dituzte arlo honetako ikasketak. Gaur egun, graduak 215 ikasle ditu ikasgeletan (135 neska eta 80 mutil). Zifra horrek erakusten du diziplina horrekiko interes handia dagoela, eta hori egiaztatzen du ikasketa horietarako gutxieneko-nota ere (11,909). Era berean, datuek erakusten dute pixkanaka murriztu egiten dela ikasle kopuruaren arteko distantzia.

Fisioterapia gradua 2011n sortu zen. Hamar urte hauetan 379 lagunek (242 neska eta 137 gizon) amaitu dituzte zientzia honetako ikasketak. Gaur egun, graduak 215 ikasle ditu ikasgeletan (135 neska eta 80 mutil). Zifra horrek erakusten du diziplina horrekiko interes handia dagoela, eta hori egiaztatzen du ikasketa horietarako gutxieneko-notak ere (11,909). Era berean, datuek erakusten dute pixkanaka jaitsi egin dela neska eta mutilen arteko kopuruaren distantzia.

Hemendik aurrera, Jon Irazustak, graduaren sorreran parte hartu zuen irakasleetako batek, azaltzen duen bezala, “gure helburuak gure lelo honetan laburbil daitezke: da ‘Oinarriak zaindu, etorkizunera begira’. Hau da, Fisioterapiaren betiko prozedura eta metodo eraginkorrak ahaztu gabe, ezagueraren eta teknologiaren aurrerapenek baimentzen dituzten aukerak esploratu nahi ditugu, lehenik horien inguruko ebidentziak ikerketaren bidez sortuz eta ondoren praktikara eramaten lagunduz. Hau guztia pertsonen osasuna eta ongi izatea hobetzeko asmoz egingo dugu”.

Historia apur bat

Duela hamarkada bat baino gehiago, Euskadin gero eta eskari handiagoa zegoen Fisioterapiako gradua sortzeko; izan ere, ikasle asko joan behar ziren beste unibertsitate batzuetara ikasketa horiek egiteko.

Euskal Herriko Unibertsitateak antzemana zuen interes hori, eta, horregatik, aspalditik aztertzen ari zen osasun-prestakuntzaren gradu hori sartzea bere eskaintza akademikoan. “Horrek, Eusko Jaurlaritzak bere sorreraren alde egindako apustu irmoarekin batera, gauzak asko erraztu ziren eta proiektua errealitate bihurtu ahal izan genuen”, gogorarazi du Jon Irazusta irakasleak, graduaren ezarpenaren bultzatzaileetako batek. Jesús Seco Leongo Unibertsitateko irakaslearen laguntza ere izan zuten, asteleheneko ekitaldian parte hartuko duena.

Lehenengo ikasturtean hirurogei ikasle eta sei irakasle izan ziren. Ordutik, graduak aurrerapen handia izan du, UPV/EHUn ezartzeko buru-belarri aritu ziren erakundeek egindako apustuari esker. Gaur egun 215 ikasle dira.