euskaraespañol

International Congress

Ziberkazetaritzaren nazioarteko XI. Kongresuan hedabide alternatiboak, “fake news”-ak eta beste manipulazio teknika batzuk aztertuko dira

  • Event

When and where

From: 11/11/2019 To: 12/11/2019, 08:30 - 00:00

Location

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

"Aktore eta estrategia berriak testuinguru mediatiko partekatuan" izenburupean, Ziberkazetaritzaren Nazioarteko XI. Kongresuan aztertuko dira, besteak beste, kazetaritzaren egoera hedabide alternatiboaren aurrean, kazetaritza feminista eta Youtubeko kazetaritza hasiberria.

UPV/EHUko Kazetaritza sailak antolatuta, aurtengo kongresuan ere aro digitalean jaiotako komunikabideen joerak, manipulazioa errazten dituzten teknikak (‘fake news’, ‘social bots’,…), eta ikus-entzuleen kudeaketa, mesfidantza garai hauetan, bezalako gaietan sakonduko dute partehartzaileek.

Ziberkazetaritzaren Nazioarteko Kongresuak hiritar kazetaritzaren eta kazetari elkarreragileen esperientziak eta ereduak aztertzen ditu. Arreta handia eskaintzen dio ere erabiltzaileek sortutako edukiek duten kalitatearen eztabaidari, eta audientzien eta komunikabideen harremanari, komunikazioaren demokratizazioa sendotzeko bide bezala.

Programa: [ikusi]