euskaraespañol

Zientzia eta Teknologia Fakultateak Batxilergoko 56. Matematika Olinpiada antolatu du

  • Event

When and where

17/01/2020, 09:30 - 00:00

Location

Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Description

Datorren ostiralean, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Hitzaldi Aretoan, 56. Matematika Olinpiadaren lehenengo fasea abiatuko da. Espainiako Matematikako Erret Elkarteak, UPV/EHUko Matematika Ataleko irakasle ordezkaritza baten laguntzarekin, antolatu ditu Matematikako Olinpiadak. 2019-2020 ikasturtean Batxilergoan matrikulatutako EAEko ikasle guztiek har dezakete parte.

Lehenengo fase honek saio bi ditu, eta ikasleek zenbait problema ebatzi beharko dituzte, euskaraz zein gaztelaniaz. Marrazketa edo idazketarako tresnak besterik ezingo dituzte erabili; galarazita daude kalkulagailuak, liburuak, taulak eta bestelakoak

Hiru irabazleek Azken Fasea jokatuko dute, Almerian, martxoaren 201 eta 21ean. Bigarren fase horretan sailkatutako lehenengo seiak talde olinpikoko kide izango dira eta 61. Nazioarteko Olinpiadan parte hartuko dute, uztailean, San Petersburgon (Errusia). Eta gainera, irailean Perun burutuko den 35. Olinpiada Iberoamerikarrean izateko hautagai izango dira.

Beste alde batetik, tokian tokiko faseetan ondoen sailkatutako emakumezko ikasleek, (15 gehienez), Egmonten  (Herbehereak) apirilean egingo den Emakumezkoen Olinpiada Europarrean (EGMO) talde espainiarreko kide izateko hautaketa-frogetan parte har dezakete. 

Olinpiadak prestatzeko matematika tailerra antolatu da. Informazio guztia eta lanerako materialak ikusteko: www.ehu.es/olimpiadamat

Espainiako Matematika Olinpiadari buruzko informazio gehiago, hementxe:

 http://www.olimpiadamatematica.es