euskaraespañol

Zientzia eta Teknologia Fakultateko 46. Promozioko 405 ikaslek jasoko dute diploma

  • Event

When and where

16/11/2018, 17:00 - 00:00

Location

Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Description

Zientzia eta Teknologia Fakultateko diploma banaketa egingo da ostiralean. 405 egresatu berrik osatzen dute Zientzia eta Teknologia Fakultateko 46  promozioa, eta 2017-2018 ikasturtean irakatsi ziren honako 9 titulazio zientifiko eta teknologikoetakoren bateko ikasketak bukatu dituzte: Biologia, Biokimika eta Biologia Molekularra, Bioteknologia, Fisika, Geologia, Ingeniaritza Elektronikoa, Ingeniaritza Kimikoa, Matematika edo Kimika.

Ekitaldian 46. promozioko espedienterik onenak sarituko dira, hots:

  • Biologiako gradua: Asier San Juan No
  • Biokimika eta Biologia Molekularreko gradua: Iker Rivas González
  • Bioteknologiako gradua: Borja Diego Martín
  • Fisikako gradua: Jon López Zorrilla
  • Geologiako gradua: Zuriñe Larena Martín
  • Ingeniaritza Elektronikoko gradua: Joseba Lasa Jauregui
  • Ingeniaritza Kimikoko gradua: Gontzal Lezcano Castillo
  • Matematikako gradua: Javier de la Bodega Domingo-Aldama
  • Kimikako gradua: Leticia Fernández Navarro

Era berean, 2016-2017 promozioko Sari Bereziak ( 9 baino gehiagoko nota dutenak espedientean) ere banatuko dira. Honako hauek izango dira sarituak:

  • Biologiako gradua: Nerea Vallejo López
  • Biokimika eta Biologia Molekularreko gradua: Endika de La Iglesia Menchaca, Lei Ortigosa Pascual
  • Bioteknologiako gradua: Ane Amundarain Iraola
  • Fisikako gradua: Aitor Calvo Fernández
  • Geologiako gradua: Andrea Cuesta Cano, María Valiente Merino
  • Ingeniaritza Kimikoko gradua: Antton Ibarbia Irisar
  • Matematikako gradua: Igor Arrieta Torres, Andoni Zozava Ursuegui
  • Kimikako gradua: Ana Zubiarrain Laserna, Markel Pardo Almanza

Ibon Canciok, Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia saileko irakasleak "Scietntia potentia est eta itsasoa zabala da” izenburuko hitzaldia emango du.

Ekitaldian parte hartuko dute Eusko Jaurlaritzako Ikerketa zuzendari Amaia Esquisabelek, Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekano Fernando Plazaolak, eta Patxi Juaristik, Bizkaiko Campuseko errektoreordeak.

Ekitaldia itxiko da egresatuei, Fakultatean 25 urte betetzen dituztenei eta erretiroa hartu duten lankideei eskainiko zaien aurreskuarekin eta Aitor Biainek zuzentzen duen UPV/EHUko Abesbatzaren emanaldiarekin