euskaraespañol

Zorionak, Asier!

Photocampus: Eguneko irudia

  • Photocampus

First publication date: 19/07/2022

Image
Asier Martínez, Belgradeko Štark Arenan, 2022ko martxoaren 20ko Munduko Pista Estaliko Txapelketan. | Photo: EFE.

Asier Martínez zizurtarrak, UPV/EHUko Zientzia Politiko eta Kudeaketa Publikoko Graduko 4. karrerako ikasleak, brontzezko domina lortu du uztailaren 18an Oregonen (Estatu Batuak) egindako 110 metroko oztopodun munduko txapelketan. Hirugarren postu honekin, etorkizunean arrakasta gehiago lortzera eramango duen postuan kokatu da atleta nafarra. Martinezek orain arte zuen marka hobetzea lortu du, 13,17 segundoko denborarekin.

Zorionak, Asier eta garaipenez betetako oztopo lasterketa luzea izan dezazula!

 

Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus. Onenak sari bat jasoko du.