euskaraespañol

CRUEren manifestua, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2021/11/25

Irudia
UPV/EHUko genero indarkerien aurkako protokoloko kartela egiteko sariaren II. edizioko kartel irabazlearen zatia (Epaimahaiaren Saria. (2019). Izenburua: 'Denak gora'. Egilea: Javier Vaz Vega

Emakumeen aurkako indarkeria munduko genero desberdinkeriaren adierazpen gorena da. Horrela kontsideratu zen Emakumeari buruzko IV. Mundu Konferentzian (Pekin, 1995) eta hura desagerraraztea da 2030 Agendaren 5. Garapen Jasangarriko Helburuaren xedeetako bat: «Emakume eta neskato guztien aurkako indarkeria modu guztiak ezabatzea eremu publiko eta pribatuetan, sexu salerosketa eta sexu esplotazioa eta beste esplotazio mota batzuk barne».

Unibertsitateok, ezagutzaren eta balioen sortzaile eta igorle garen aldetik, CRUEren eta Berdintasunerako Unitate eta Bulegoen bitartez –legez laguntza egitura gisa izendatuak eta Unibertsitate Bikaintasunerako Genero Berdintasunerako Unitateen Sarean integratuak–, emakumeen aurkako indarkeria mota guztien aurkako borrokarekiko konpromisoa berresten dugu.

Urteko egun guztiak azaroaren 25a izango dira. Errealitate lazgarri honek irauten duen bitartean, unibertsitateok hori horrela izateko konpromisoa hartzen dugu.

Urteko egun guztiak azaroaren 25a izango dira. Errealitate lazgarri honek irauten duen bitartean, unibertsitateok hori horrela izateko konpromisoa hartzen dugu.

Horregatik, adierazten dugu gure lehentasunezko helburuetako bat dela botere publikoekin eta gizarte osoarekin lankidetzan aritzea, emakumeen aurkako edozein indarkeria mota ezabatzen laguntzeko. Aurten, «indarkeria bikario» delakoari buruz ohartarazi nahi dugu; hau da, biktimek maite dituzten pertsonei tratu txarrak ematea, batez ere haien seme-alabei, ahalik eta min eta sufrimendurik handiena eragiteko.

Unibertsitate esparrutik, CRUEk –Berdintasun Politiketarako ordezkariaren eta Genero Politiken Lantaldearen bitartez– Berdintasunerako Unitateekin batera lan egiten du emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioan. Gure ahalegin bateratua honako hauek desagerraraztean datza: sexu jazarpena edo sexuagatiko jazarpena, lan esparruan eta esparru akademikoan; sexu abusuak eta erasoak, jai-giroetan; indarkeria psikologikoa, beste indarkeria material batzuen abiapuntu dena; eta mota guztietako diskriminazioak, zuzenak edo zeharkakoak.

Zero tolerantziako unibertsitate politika eta kultura honako hauen bidez garatzen da: jazarpen eta indarkeria mota guztien aurkako protokoloak, berdintasun planak, sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpainak, unibertsitateko kolektibo osoaren prestakuntza, biktimei arreta emango dieten ekintza eta baliabide berriak bilatzea, edo lankidetzan aritzeko eta ekimen berriak bultzatzeko programak planifikatzea. Horrela laguntzen dugu guk gure unibertsitateetan eta zerbitzu ematen diogun gizartean benetako berdintasuna lortzen eta indarkeria moduak desagerrarazten.

Urteko egun guztiak azaroaren 25a izango dira. Errealitate lazgarri honek irauten duen bitartean, unibertsitateok hori horrela izateko konpromisoa hartzen dugu.