euskaraespañol

Histologiako II. Iberoamerikako Kongresua Bilbon izango da

Noiz eta non

2015/09/16 2015/09/16, 09:00 - 08:38

Deskribapena

UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateak ere antolatu ditu ‘XVIII Congreso de la Sociedad Española de Histologia' eta ‘VI Congress of Histology and Tissue Engineering'

Asteazkenean, irailak 16, 9:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) hasiko da hiru kongresu: II Congreso Iberoamericano de Histología, XVIII Congreso de la Sociedad Española de Histología e Ingeniería Tisular eta VI Congress of Histology and Tissue Engineering.  UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateak antolatu ditu hiruak eta ostiralera arte, hilak 18, histologian eta ehunen ingeniaritzan nazioarteko adituak bilduko dira. Izan ere, histologiak giza-ehunak eta –organoak ikerketa mikroskopikoa egiten ditu, baita animalienak eta landarearenak ere. Bestalde, ehunen ingeniaritzak ehun eta organo artifizialak  egiten ditu.

Kongresuen inaugurazioa arratsaldeko 15:00etan, Baroja Aretoan, izango dira eta Lucio Díaz-Flores katedradunak emango du hasierako hitzaldia Células estromales CD 34+. Localización, morfología y capacidades funcionales y regenerativas. Ekitaldi beran,  Isaac Costero Tudanca eta César Aguirre Viana irakasleari gorazarre egingo diete.

Medikuntza eta Odontologiako Fakultateko dekano Enrique Hilariok, batzorde antolatzailearen presidenteak, hau nabarmendu du: "Batzorde Zientifiko eta Batzorde Antolatzaileetako kideen lanari esker, Histologiako alor desberdinak batzen dituen programa zabala landu dugu. Halaber, Histologiak  Biologia Zelularrarekin, Anatomia Patologikoarekin, Biokimikarekin, Neurozientziekin, etab. duen harremana aztertuko da. Histologia laguntza tekniko eta kontzeptual duten arlo desberdinetan lan egiten duten ikertzaileentzako  elkargune izatea da gure asmoa. Horrez gain, hainbat dira ekintzan parte hartuko duten hizlari ezagunak eta ospe handiko histologian adituak, bai estatukoak zein nazioartekoak. Urtero bezala, Kongresuan egindako ekarpen zientifikoek ikusmuga berriak irekiko dituzte; Histologiak gure herrian duen maila zientifiko eta teknikoa handiago eta argitsuago izatea dugu helburu."