euskaraespañol

Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako diplomen banaketa

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/19 Noiz arte: 2015/11/17, 18:00 - 11:17

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, azaroak 19, 18:00etan, Bizkaia Aretoko Mitxelena entzunaretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolak 2014-2015 promozioari dagozkion diplomak banatzeko ekitaldia ospatuko du.

Ekitaldia Carmelo Garitaonandia UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordeak presidituko du, eta bertan parte hartuko dute baita ere Pedro Gómez Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako zuzendariak, Garbiñe Mendizabal berdintasun politiketarako kontsultorea eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Parekatuz Sareko koordinatzailea eta Iñaki Ruiz Ekonomisten Euskal Elkargoko presidenteak.

Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako 2014-2015 ikasturteko promozioa Negozioen Kudeaketako 160 graduatu berrik osatzen dute. Ekitaldian, Olatz Jayok espediente onenaren saria jasoko du eta Lorena Villanuevak Gradu Amaierako Lan onenaren saria.

Miren Barrenetxea Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako Industria Ekonomia Saileko doktoreak hitzaldia eskainiko die titulatu berriei ‘Sueños/Ametsak' izenburupean.

Azkenik, Enrike Azurzak zuzentzen duen UPV/EHUko Koruaren emanaldiarekin itxiko da ekitaldia.