euskaraespañol

Epaile, fiskal eta unibertsitateetako irakasleek ‘mozal-legea' aztertuko dute

Noiz eta non

Noiztik: 2016/04/15 Noiz arte: 2016/04/13, 09:00 - 10:29

Irudia

Deskribapena

Ostiralean eta larunbatean, apirilak 15 eta 16, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), Krimen Gaietarako Ikerketa Taldeak (Grupo de Estudios de Política Criminal da jatorriko izena) osoko bilkura ospatuko da. Talde hau Estatu osoko hirurehun bat epaile, fiskal eta Zigor Zuzenbideko irakaslek osatzen dute. Bilera honetan, 2015eko erreformen ondoren segurtasun eta ordena publikoari buruz indarrean dagoen politika kriminala eztabaidatuko dute.

Krimen Gaietarako Ikerketa Taldeak orain dela 30 urtetik burutzen dituen topaketak, abiapuntu aurrerakoi batetik ikerketa eta proposamen politiko-kriminalak garatzera eta sustatzera zuzenduta daude, eta baita gizarte mailan eztabaida proposamenak planteatzera edota eztabaida horiek maila politikora eramatera zigor, prozesu eta berresle kontuetan indarrean dagoen legedia hobetzeko helburuarekin.

Kriminologiaren Euskal Institutuak (IVAC/KREI) eta UPV/EHUko Zigor Zuzenbidea sailak bultzatuta dagoen bilera honetan, Zigor Kodean eta Herritarren Segurtasunerako Legean berriki egin diren erreformak aztertuko dira, eraso, desordena, erresistentzia eta desobedientzia delituetan eta herri-protesten erregulazioan arreta berezia jarriz.

Topaketaren ondoren, Krimen Gaietarako Ikerketa Taldeak manifestu bat azalduko du indarrean dagoen legedia aldatzeko asmoz erregulazio proposamen bat garatzeko balio dezan, beti ere kontuan izanda Europako harmonizazio politikak, Espainiako Konstituzioaren printzipioak eta Zigor Zuzenbide mordernoan berezkoak diren garantiak.