euskaraespañol

ALU_3iL30_JVA20i6 arte erakusketa Bizkaia Aretoan

Noiz eta non

Noiztik: 2016/05/04 Noiz arte: 2016/05/12, 08:00 - 20:00

Irudia

Deskribapena

Maiatzaren 4tik 12ra bitartean, Bizkaia Aretoko Axular gelan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), partekatutako sormen esperientzia baten emaitza den ALU_3iL30_JVA20i6 erakusketa izango da ikusgai. Protagonistak, alde batetik, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko C4 gelan ematen den Grafika Teknologikoko ikasleen ikus-entzunezko lanak dira, eta bestetik, Javier Villarreal artista eta irakaslearen aluminio gaineko margolanak.

Erakusketa proposamen honek, sormen plastikoaren alorretan indartsu agertzen diren teknologia medio berriei buruzko eztabaidan sakonki murgildu nahi du.

Erakusketaren inaugurazio ofiziala asteazkenean, maiatzak 4, 19:00etan, Bizkaia Aretoko Axular gelan ospatuko da. Era berean, bisita gidatua egingo da ostiralean, hilak 6, 19:00etan.