euskaraespañol

‘Desgaitasunetik inklusiora' jardunaldiak

Noiz eta non

Noiztik: 2016/09/26 Noiz arte: 2016/09/27, 09:00 - 14:00

Irudia

Deskribapena

Irailaren 26 eta 27an, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra Etorb. 3, Bilbo), Desgaitasunetik inklusiora jardunaldiak ospatuko dira. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Berritzegune Nagusiak eta UPV/EHUko INKLUNI ikerketa taldeak antolaturiko topaketa honek inklusioaren ibilbideari eta etorkizunari begira dauden erronkei buruz aritzea du helburu.

Euskal hezkuntza-sistemak inklusioa du lerro nagusienetariko bat. Horregatik, eztabaida eta gogoeta behar dute esparru honetan eman diren aurrerapausoek, gaur egungo praktikek eta etorkizuneko erronkek. Jardunaldi hauetan, eskola inklusiboan lan egiteko ekarpen baliagarriak jasoko dira, hezkuntza komunitatearen partaidetzarekin. Hartara, protagonista diren guztien parte-hartzea sustatuko da: adituak, irakasleak, familiak eta gizarte eragileak.

Hainbat gai jorratuko dira, hala nola, aniztasun funtzionala, desgaitasun intelektuala, Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsala, giza eskubideak, inklusioaren marko orokorra, nazioarteko ikuspegia, Oinarrizko Hezkuntzaren helburuak, hasierako eta etengabeko formazioa eta familien eta komunitatearen partaidetza.

Goizeko saioek hitzaldiak eta mahai-inguruak hartuko dituzte, eta baita protagonisten testigantzak eta horma-irudiak ere. Arratsaldez, berriz, tailerrak egingo dira, hezkuntza inklusioaren praktikarekin erlazionatutako gaiak lantzeko.

Programa osoa hurrengo estekan kontsultatu daiteke:
https://sites.google.com/a/berritzegunenagusia.eus/desgaitasunetik-inklusiora-jardunaldia/aurkezpena

Informazio gehigarria