euskaraespañol

‘Euskadi' pelikularen aurkikuntza aurkeztuko da, Euskal Herriari buruzko lehen 3Dko filma

Noiz eta non

Noiztik: 2017/03/01 Noiz arte: 2017/03/27, 11:30 - 11:37

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, martxoak 1, 11:30ean, Bizkaia Aretoko Lauaxeta gelan (Abandoibarra 3, Bilbo), Loraldiak eta UPV/EHUk Euskal Herrian 3Dn filmatu zen lehen pelikularen aurkikuntza aurkeztuko dute. Filma 1936an zuzendu zuen René Le Hennaff-ek, zinematografoaren asmatzaile Louis Lumièrek garaian garatu zuen erliebezko teknika baten bidez.

Aurkezpenean izango dira:

  • Patxi Juaristi, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Mikeldi Uribe-Etxebarria, Loraldia Kultur Elkarteko koordinatzailea
  • Bea Narbaiza, UPV/EHUko Irakaslea eta Nor ikerketa taldeko ordezkaria
  • Josu Martínez, Nor ikerketa taldeko kidea eta aurkikuntzaren arduraduna