euskaraespañol

Gure txokoa: Aire zabaleko paseoa, inspirazio-iturri

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2022/06/23

Harmailaditik hartutako Arburetumeko ikuspegia, aldeetako arrosondoak loretan daudela. Argazkia: Laura López. Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU.
Elena Vecino irakaslea, Arboretumean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatera doan harmailadian. Argazkia: Laura López. Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU.

Badirudi Nietzschek esan zuela paseatu bitartean bururatzen zaizkigula pentsamendu handi guztiak. Datu hori egia ez balitz ere, Aristotelesen pedagogia peripatetikoaren urratsei jarraitzen die funtsean. Edonola ere, ideia horren oso aldekoa naizela aitortzen dut. 

Kontu garrantzitsuren bat konpondu behar dudanean edo, besterik gabe, burua argitu behar dudanean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko atzeko atetik ateratzen naiz eta, loreen, zuhaitzen eta zuhaixken artean paseatzen dut Zientzia eta Teknologia Fakultatearen eta Arte Ederren Fakultatearen artean. Hiru fakultate horiek izan dira nire lantokia eta ikaslekua UPV/EHUn eman ditudan 27 urteetan. Izugarri atsegin dut lore artean paseatzea, ia ahaztuta dudan botanikari errepaso bat ematea landareen eta zuhaitzen kartelak irakurriz. Ederra iruditzen zait mendietara begiratzea eta beti hain berde dagoen landa-ingurua ikustea. Itzultzen naizenean, beti izaten ditut ideiak argiago. 1995. urtean, UPV/EHUra oposizioak egitera etorri nintzen egunean, egin nuen lehen aldiz ibilaldi hau. Beraz, egun horrekin gogoratzen naiz leku horretan ibiltzen naizenean. 

Hauxe da Elena Vecinok aukeratu duen tokia. Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Biologia Zelularreko katedraduna eta GOBE oftalmologia esperimentaleko ikertaldeko zuzendaria da. Halaber, bera da aurreko lerroen egilea. 

 

Nola iritsi:  43°19'42.2"N 2°58'02.2"W