euskaraespañol

Gure txokoak: Bakea helarazten duen baratzea

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/10/20

Ángel Elías
Ángel Elías, Leioako Ostalaritza Eskolako baratzean. Argazkia: Jorge Navarro. Komunikazio Bulegoa, UPV/EHU.

“Bereziki gustatzen zait Leioako Ostalaritza Eskolaren ondoan dagoen baratzea. Zentro horretako jantokian bazkaldu ohi dut, eta bertara sartu eta bertatik irtetean, asko gozatzen dut horri begira. Naturarekin bakea eta elkartasuna helarazten dizkit, izaki bizidun guztiekin bat egiteko nahi horretan sendotuz.”

Leku horixe aukeratu du Gure Txokoak atalerako Ángel Elíasek, Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila Saileko irakasleak. Aurreko lerroak ere hark idatzi ditu.

Nola iritsi: 43°19'55.3"N 2°58'13.4"W