euskaraespañol

Gure txokoak: Bidegurutze bat

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/12/02

Jon Mattin Matxain
Jon Mattin Matxain, Kimika Fakultateko bidegurutzean. Argazkia: Jorge Navarro. Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU

"Urteak pasa dira Barañaindik Donostiara etorri nintzela Kimika ikastera. Garai haietatik gaur egun arte Kimika Fakultatetik atzerrira maiz joan eta itzuli naiz, Europan barna ikasi eta lan egitera. Denbora honetan, leku anitz bisitatzeaz gain, jende anitz ezagutzeko parada izan dut. Pertsona guzti hauekin bideak maiz gurutzatu zaizkit, kongresuetan adibidez. Hortaz, Kimikarekin erlazionatuta, bidegurutze dexente dago nire bizitzan, bai lekuei bai pertsonei dagokienez.

Hori dela eta, Kimika Fakultateko txoko bat aukeratzeko garaian, bidegurutze horiek islatzen dituen txoko hau aukeratu dut. Fakultateko ixkin honetatik egunero pasatzen naiz, nire bulegora joateko, baita kafe makinara ala tabernara joateko ere. Jendearekin topatzeko lekua ere bada, izan ere, jende anitz igarotzen da hemendik. Horretaz gain, Fakultateko Idazkaritza hemen dago. Txoko honetan izan nuen lehen kontaktua Fakultatearekin, eta gainera, Fakultateko hiru estamentuak (ikaslegoa, irakaslego/ikertzaileak eta administrazio pertsonala) biltzen dituen txoko bakarrenetakoa da. Denok ematen diogu bizitza Fakultateari.  Hau guztia maiz etortzen zait burura hemendik igarotzean, eta horregatik gustoko dut txoko hau."

Hau da Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultateko irakasle Jon Mattin Matxainen txokorik gogokoena. Aurreko lerroak ere hark idatzi ditu.

Nola iritsi43°18'24.0"N 2°00'36.2"W