euskaraespañol

Gure txokoak: Euskaraz aritzeko gune abegikorra

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2022/06/16

Jon Zarate, Farmazia Fakultateko kafetegian
Jon Zarate Farmazia, Fakultateko kafetegian | Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Farmazia Fakultatean goxo-goxo bazkaldu eta euskaraz aritzeko gune abegikorra, ikasle eta langileon Arigunea.

Zalantzarik gabe ikasgelaren, bulegoaren eta laborategiaren atzetik kafetegia da denbora gehien pasatzen dudan lekua. Baina pasatako ordu kopurua ez da irizpide nagusia nire txokorik kuttunena dela esateko. Beste zenbait arrazoirengatik dut gustuko gure Fakultateko kafetegia.

Mari Luzek eta Olaiak beti irribarreren batekin hartzen naute, goizeko 8:00etan zein eguerdiko 15:00etan. Prestatzen dituzten eguneko platerak oso goxoak eta osasuntsuak direlako –nire gustukoena pasta barazkiekin - .

Horrez gainera euskaraz zerbitzatzen naute, eta niretzat hori oso garrantzitsua da. Fakultatean ulertzen nauten guztiekin euskaraz lan egiten dut eta euskaraz bizi naiz; Ahobizia naiz; euskarari eusten diot. Lehen hitza beti euskaraz egiten dut. Duela 20 urte, Farmaziako Lizentziatura bukatu nuenean egoera bestelakoa zen: graduko lehenengo bi mailak bakarrik ikasi zitezkeen euskaraz, eta gutxi ziren euskaraz ulertu nintzaketenak. Horregatik guztiagatik aukeratu dut Farmazia Fakultateko kafetegia, goxo-goxo bazkaldu eta euskaraz aritzeko gune abegikorra, ikasle eta langileon Arigunea.

Honako hau da Jon Zarate Sesma Farmazia fakultateko irakasleak hautatutako tokia.

 

Nola iritsi: 42°50'24.7"N 2°40'20.8"W