euskaraespañol

Gure txokoak: Isiltasunaren argitasuna

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/03/03

Irudia

“Gure Eskolako bosgarren solairuan, pasabidearen bukaeran, isiltasuna eta argia zabaltzen dira mahai eta liburu apalategi artean. Hemen leiho zabalak ordezkatzen dituzte hormak, alde batetik, Eibarko hiria erakutsiz, bestetik, zuhaitzak eta zuhaixkak ikusten diren bitartean. Ikasteari eskainitako toki argitsu hau, non ikus dezakegun islatuta liburuetan bilatzen dugun argitasun eta perspektiba, da gure liburutegia”.

Hau da Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako (Eibar) irakasle Mirari Antxustegi Bengoetxearen txokorik gogokoena.

Nola iritsi43.10465, – 2.29205