euskaraespañol

Hau uda! #20

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2020/08/05

Plano hurbil-hurbilean, tonu marroizko hondo lausotuaren aurrean eta lore more baten gainean intsektu bikote bat kopulatzen, bata bestearen gainean. Intsektuek oskol borobil beltza dute eta hauts horiz estalita dirudite.

NON: Zollo (Arrankudiaga). NOIZ: 2020ko ekainak 21. NORK: Denis Benito. Doktoregaia. Plentziako Itsas Estazioa (PiE).

 

Udaren etorrera

Nahiz eta guretzako aurtengo uda guztiz desberdina izango den, intsektuek betiko moduan jarraituko dute: janaria eta kide aproposak bilatu beharko dituzte ziklo biologikoa itxi ahal izateko. Argazkiko Lixus generoko gurgurioen kasuan, bi beharrak batera asetzen dituzte argazkian ikusten den kardulatzari esker. Zeren eta landareak larba eta helduentzako elikagaia delako eta ernaldutako arrautzen errezeptakulu izango delako kopularen ondoren.

 

'Hau uda!' saileko argazki guztiak Photocampusen.

Uda (berezi) honen gainean zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus