euskaraespañol

Jardunaldia: "Covidaren lezioetatik abiatuta osasun-sistema publikoez hausnarketa"

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2021/11/12, 09:00

Kokapena

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

EhuGunek, Coppieteres Foundation eta Ezkerbarri fundazioak elkarlanean antolatutako jardunaldi honetan etorkizuneko osasun-sistema publikoek izan behar dituzten lehentasunei eta oinarriei buruz hausnartuko da. Jardunaldian parte hartuko dute, besteak beste, Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu ohiak, Adelina Comas-Herrera London School of Economics and Politcal Sciences-eko ikertzaileak eta Javier Padilla familia eta komunitateko medikuak.

“Gogoeta abiarazteko aintzat hartuko da SARS-CoV-2 birusak eragindako pandemiaren kudeaketak izan dituen gabeziak eta indarguneak eta horretatik atera daitezkeen lezioak. Halaber, osagai ezinbestekoa izango da analizatzea zeintzuk diren joera eta praktika aitzindariak osasun-sistemen gobernantzan. Asmoa da Europako hainbat tokitatik etorritako akademiko adituak eta agente sozial eta politikoak biltzea elkarrekin gogoeta egin dezaten etorkizuneko osasun-politikei buruz. izan akademiakoak, gizarte zibileko agenteak eta aktore politikoak”, zehazten du programak.

Egitaraua

. 9,00 h: Antolatzaileen sarrerako hitzak

. 9,15 - 10,15 h: Sarrera hitzaldia

 Zer lezio atera dezakezu Covid-19aren pandemiaren gestiotik?

            Hizlaria: Rafael Bengoa, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailburu ohia

Moderatzailea: David Hoyos

. 10,15 -10,45 h: Kafea

. 10,45 –12,00 h: Osasun mentala ez ote dugun ahazturik?

Alvaro Iruin, Osakidetzako Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarearen zuzendaria

Dolores Mosquera (bideo-konferentziaz), INTRA-TPko zuzendaria (Instituto de Investigación y Tratamiento del Trauma y los Trastornos de la Personalidad)

Moderatzailea: Gaizka Rodriguez

. 12,00 – 13, 15 h: Eremu sozio-sanitarioa birpentsatuz

Mayte Sancho, Matia Fundazioa

Adelina Comas-Herrera, London School of Economics and Politcal Sciences

Moderatzailea: Joseba Zalakain

. 13,15 – 14,45 h: Bazkaria.

. 14,45 – 15,30 h: Lehen arretaren desafioak

Javier Padilla, Familia eta komunitate medikua

Moderatzailea: Rebeka Ubera

. 15,30 – 17,00 h: Mahaingurua. Zer ezaugarri etorkizuneko osasun-publikoaren kudeaketak?

Rafael Bengoa, Javier Padilla eta Adelina Comas-Herrera

Moderatzailea: Larraitz Arriola

. 17,00 h: Itxierako hitzak

Oharrak:

Euskara eta gaztelaniaren arteko aldibereko itzulpena izango da

Izena ematea ezinbestekoa da. HEMEN KLIKATU