euskaraespañol

Gure txokoak: Nire bake-lekua

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2022/01/13

Javier Iñañez
Javier G. Iñañez, María de Maeztu parkean. Parke hori Arabako Campuseko liburutegiaren atzealdean dago. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Maria Maeztu parkeak orain campuseko biblioteka den Elurretako zahar-etxe izandakoaren ortuak hartzen ditu. Gaur egun ere, oasi berde bat da, zuhaitz handiak eta belardia zeharkatzen duten bideak dituena fakultateen eta ikasleen arrabotsaren aldamenean. Parke txiki hori, urteko edozein unetan, leku aparta da kezka akademikoetatik, proiektu eta argitalpenetatik aldentzeko, banku batean eseriz eta izadiaz gozatuz hiriaren erdialdean. Bake-leku hau ez da bakarrik udan eta udaberrian gozatzekoa, itzalaren freskuran atseden hartuz eta pentsamenduei jareginez. Gisa berean, bai udazkenean, zuhaitzetako orbel horaila eroriaz batera, bai neguan, elurte eder baten ondoren zidor zurituetan barrena ibiltzean urratsek krask egiten dutelarik eta inguruan elur-bolazko borrokaldiak inprobisatzen direlarik, campuseko leku horretan aurkitzen dut nire barruko bakea. Horregatik guztiagatik, toki pribilegiatu hau dut, ezbairik gabe, Arabako campuseko tokirik gogokoena.

Leku horixe aukeratu du Gure Txokoak atalerako José Ignacio Armentiak, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Kazetaritza Saileko irakasleak. Aurreko lerroak ere hark idatzi ditu.

Nola iritsi42°50'15.0"N 2°40'24.4"W