euskaraespañol

‘Paisaiaren mutazio estetikoak’ jardunaldia inauguratu da

Gaurtik eta azaroaren 28ra arte egingo dira erakusketa bat, artista eta idazleekin topaketa bat, tailer bat eta ‘Sostenibilidad estética’ liburuaren aurkezpena

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2021/11/18

Irudia
Xabier Laka eta Ana Arnaiz jardunaldiaren aurkezpenean. Argazkia: Tere Ormazabal. UPV/EHU.

‘Paisaiaren mutazio estetikoak’ jardunaldiaren aurkezpena egingo da gaur Bizkaia Aretoan. Jardunaldi honetan, besteak beste, dregadatutako lurraldeak (hala nola harrobiak edo portu-dikeak) berreskuratzeko premia estetikoaren eta alarma ekologikoaren arteko tentsioa jasotzen da.

Aurkezpenean izan dira UPV/EHUko irakasle eta  ‘Kreareak, Creación en Arte y Estéticas Aplicadas para la Ciudad, el Paisaje y la Comunidad’ ikertaldeko kide Xabier Laka, Ana Arnaiz eta Iskander Rementeria.

«Geure buruari galdetzen diogu Arteak nola bihur gaitzakeen sentikor eta nola elkarreragin dezakeen lurraldeko espazio komunaren eraldaketen aurrean, eskubide osoko paisaia bihurtzeko», azaldu du Xabier Laka UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileak eta ekitaldiaren antolatzaileak.

"Beti nahi izan dugu lankidetzan aritzea eta, ez gehikuntzaz, baizik eta egiturazko integrazio gisa, beste ezagutza-arlo batzuen ekarpenak sartzea, azterketan eta harreman eraginkor baterako aukera operatiboen bilaketan kezkak partekatu ahal izateko. Lurraldeetako espazio komunaren eraldaketa-prozesuetan edo horien emaitzetan Arteek gaur egun jarduteko duten gaitasuna eta aukera aztertzea”, adierazi du.

Agustín Fernández Mallo

Jardunaldi honek biltzen ditu erakusketa bat, Agustin Fernandez Mallo idazlearekin eta hainbat artistekin topaketa bat, tailerrak eta ‘Sostenibilidad estética. Las artes y las transformaciones del espacio común del territorio’’ liburuaren aurkezpena.

Erakusketan ikusgai izango dira lau bideo, formatu handiko zortzi koadro (3 metro x 2 metro), inprimatutako kristalak eta eskultura eta tamaina txikiko argazkiak ugari.

EGITARAUA:

Erakusketa: Mutaciones estéticas del paisaje  

Azaroaren 15etik 28ra

8:00-20:00

Bizkaia Aretoa, Chillida Erakusketa-aretoa

Topaketa: Iratxe Jaio + Klaas Van Gorkum (artistak)

Azaroak 18

17:00

Bilboko Arkeologi Museoa

Tailerra: Luis Ortega (geologoa eta artista)

Azaroak 22

10:00-14:00

Bizkaia Aretoa, Chillida Erakusketa-aretoa

Agustín Fernández Malloren hitzaldia eta Ana Arnaiz eta Xabier Lakaren ‘Sostenibilidad estética. Las transformaciones del espacio común del territorio’ liburuaren aurkezpena

Azaroak 24

16:00

Bizkaia Aretoa, Arriaga Entzunaretoa