euskaraespañol

UPV/EHUren berrikuntzarekin ikasten

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/11/11

Irudia

Txileko De Los Lagos Unibertsitateko Elikagaien Ingeniaritzako Betty Bronceros eta Pamela Tarabla ikerlariek Hezkuntza Berrikuntzarako sari bat jaso zuten haien unibertsitatean 'Evaluación de competencias de ingenieros de los alimentos en escenarios de desempeño profesional' lanagatik. Garaikurrarekin batera  nahi zuten unibertsitatean egonaldi bat izateko aukera irabazi zuten.

Harrotasunez esan dezakegu, gure unibertsitatea aukeratu zutela. Hiru egunetan zehar Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzua (SAE-HELAZ) eta hiru campusak bisitatu dituzte; eta, nola ez, Zientzia Astea ere bai. Argazkian Betty eta Pamela Giza Elikadurako Hezkuntza Berrikuntzarako Talde Adituarekin batera. Ondo baino hobeto dakigu bisita eta esperientziarekin gozatu dutela, eta espero dugu laster gurekin berriro egotea. Laster arte!