Liburuek hitz egiten dutenean denetik esaten dute
Instalazioa Liburuaren Eguna dela eta, Gipuzkoako Campuseko Biblioteka
First publication date: 30/04/2025
Hitz egiten dutenean, liburuek denetarik esaten dute eta, batzuetan, haien izenburuetako batzuk desafiatzaileak suertatzen dira: "Alferkeriaren laudorioa", "Nagikeriaren defentsa","Inperfekzioaren laudorioa", besteak beste. Lekuz kanpo edo garaiaren aurkako aldarrikapenak ere izan zitezkeen izenburuak. Joan den 2025eko apirilaren 23an, liburuaren egunean, liburu horietako batzuk gure apaletan atseden hartzearen lasaitasunetik erreskatatzea erabaki genuen. Eta horrela egin dugu. Kulunka dabiltza orain, desafioka, gure liburutegiko sarreran, beren argudioak irakurriko dituzten irakurleen zain.
Instalazioa apirilaren amaiertik eta datozen asteetan ikusi ahal izango da Gipuzkoako Campuseko Bibliotekaren sarreran.
