2020 11 10 - "Emakume gehiago Telekomunikazio-teknologietan" Jaurnaldia

BILBOKO INGENIARITZA ESKOLAK EMAKUME GAZTEEN BOKAZIO TEKNOLOGIKOA SUSTATZEKO ON LINE JARDUNALDI BAT ANTOLATU DU

First publication date: 09/11/2020

• ‘Emakume gehiago Telekomunikazio-teknologietan’ jardunaldia Eskolako 10 emakume irakaslek antolatu dute, eta DBHko irakasleei eta orientatzaileei dago zuzenduta. Modu irekian jarraitu ahal izango da asteartean, azaroaren 10ean, goizeko 10:00etan

• Ba al dakizu nork garatu zuen lehen programa informatikoa? Eta haririk gabeko konexioak? Jakina! Emakume batek. Emakumeon zeregina funtsezkoa da eta izan da, teknologiaren aurrerabidean, zeinetan gure sentsibilitate eta adimenak arazoei heltzeko eta hauek konpontzeko modu berriak eskaintzen dituen hainbat arlotan.

• Jardunaldiak, telekomunikazio-ingeniaritzako emakumeen lekukotzak eta emakumeek bultzatutako proiektuen adibideak jasotzen dituen bideo bat aurkeztuko du

• Emakume gazteen artean bokazio teknikoak eta zientifikoak sustatzea funtsezkoa izango da hurrengo urteetan Euskadi teknologiaren ikuspegitik puntako lurralde bilakatzeko

• Eskolan ia %100eko laneratzea duten ikasketa horietarako emakumeek erakusten duten zaletasun txikiagoa urtero hautematen da matrikulazioetan, telekomunikazioekin erlazionatutako espezialitateetako ikasleen %30 baino ez baitira emakumeak

 

JARDUNALDIA JARRAITZEKO ESTEKA:

 https://eu.bbcollab.com/guest/c06b7774bda142dba6c87b4a6c90937d

 

Bilbo, 2020ko azaroaren 9an. Ba al dakizu nork garatu zuen lehen programa informatikoa? Eta haririk gabeko konexioak? Jakina! Emakume batek. Zure talentua behar dugu. Hori bezain argia da Bilboko Ingeniaritza Eskolatik zabaltzen den mezua. Emakume gazteen artean bokazio teknikoak eta zientifikoak sustatzea funtsezkoa izango da datozen urteetan Euskadi teknologiaren ikuspegitik punta-puntakoak diren eskualdeetako bat izan dadin.

Digitalizazioaren, 5Garen eta 4.0 Industriaren garapenak oso langile espezializatuak behar ditu, eta enpresak ari dira dagoeneko talentu horren bila; espediente bikainak dituzten neska ikasleek, berriz, lan-irteera okerragoak dituzten beste ikasketa batzuk aukeratzen dituzte. Dinamika hori eta arlo profesional horietako genero-arrakala apurtzeko, Eskolak 'Emakume gehiago Telekomunikazio-teknologietan' izeneko online jardunaldia antolatu du datorren astearterako, hilaren 10erako, DBHko ikasleen irakasleei eta lanorientazioko arduradunei zuzenduta, batez ere. Komunikazio Ingeniaritza eta Teknologia Elektronikoa sailek bultzatutako jardunaldia modu irekian jarraitu ahal izango da 10:00etatik 12:00etara, esteka honen bitartez:

https://eu.bbcollab.com/guest/c06b7774bda142dba6c87b4a6c90937d

Erabateko laneratzea
Emakumeek, Eskolan ia %100eko laneratzea duten ikasketa horiek egiteko duten zaletasun txikiagoa urtero ikusten da matrikulazioetan, telekomunikazioetako ikasleen %30 baino ez baitira emakumeak. Ikasturte honetan, adibidez, Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako graduan 315 ikasletik 96 neska hasiko dira eta Telekomunikazio Ingeniaritzako masterrean 39 ikasletik 12 neska.

Arazoa ez da gure Eskolan bakarrik ematen, eta hori bideratzeko modu bakarra orientazioa gazte-gaztetatik hastea da; izan ere, STEM (ingelesezko zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika siglak) karrerak aukeratzea ez da gazteen gustukoenen artean sartzen, nesken zein mutilen artean, hain zuzen ere; mutilen %16ak eta nesken %4ak baino ez diote arlo horiekin erlazionatutako titulazioak ikastea planteatzen euren buruari.

‘Emakume gehiago Telekomunikazio-teknologietan’ jardunaldian, informazioaren eta telekomunikazioen teknologien hainbat sektoretan trebatutako emakume profesionalek hartuko dute parte, eta prestakuntza-aldian eta jarduera profesionalean izan duten esperientzia azalduko dute zuzenean. Gaur egun eskolan ikasten ari diren zenbait emakume gaztek ere hartuko dute parte. Horiek guztiek euren ikuspegi pertsonaletik aztertuko dute sektore horrek zer eskain diezaiekeen emakume profesional gazteei eta zer dagoen egiatik karrera horiek bakarrik gizonezkoentzat direla esaten duten uste askotan. Gainera, hainbat material jarriko da orientatzaileen eta irakasleen eskura, neska ikasleei informazio gehiago eman diezaieten. Gaiaren garrantzia dela eta, jardunaldiaren ondoren eduki guztiak helbide honetan egongo dira eskuragarri: https://www.ehu.eus/es/web/kis.

Informazio gehiago: VILLAMANDOS COMUNICACIÓN, S.L. – Itziar Villamandos
BILBOKO INGENIARITZA ESKOLAKO PRENTSA BULEGOA
Tel.: 657 796 583
villamandos@lvcomunicacion.com