Cabecera

Menu Toggle site navigation

ROOM4STELL (SIDEREX) ikasgela

ROOM4STEEL (SIDEREX) ikasgela

Deskribapena

ROOM4STEEL ikasgela 2020/2021 ikasturtean sortu zen SIDEREX (Siderurgiaren Kluster Elkartea) elkartearen babespean, siderurgia sektorea eskolako ikasleei hurbiltzeko helburuarekin.

Ikasgelaren bidez, SIDEREX lankidetzan ariko da eskolarekin ikertzen eta irakasten, bion interesekoa den siderurgiaren jakintza arloan, programak, proiektuak eta jarduerak egin daitezen sustatuz eta bi erakundeen artean jakintza sortzea, trukatzea eta transferitzea bultzatuz.

Hauek dira aipatutako lankidetzan parte hartuko duten enpresak:

  • Sidenor Aceros Especiales S.L.U.
  • Aceros Inoxidables Olarra S.A.
  • Grupo Tubos Reunidos
  • ArcelorMittal Basque Country Research Centre A.I.E.
  • Sarralle Servicios Generales S.L.
  • IDOM Ingeniería y Consultoría
  • Fives Steel Spain S.A.
  • Acería de Alava S.A. (Grupo Tubacex)

Bitarteko

Alberto Oleaga <alberto.oleaga@ehu.eus>

Ane Miren García Romero <anemiren.garcia@ehu.eus>