Cabecera

Menu Toggle site navigation

Adelantos2

Deialdia aurreratzeko – 2021/2022

Deialdia 1. Lauhilekora aurreratzeko epea

Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko azaroaren 2tik 8ra.

Bete beharreko baldintzak

  • Graduko ikasleak

    Ikasketak amaitzeko gehienez 30 kreditu falta zaizkien ikasleek bakarrik eskatu ahalko dute deialdia urtarrilera aurreratzeko (ez dira kontuan hartuko GRALaren kredituak, Itsasontziko Praktiken 30 kredituak Itsasketako Graduan, ezta Nautika eta Itsas Garraioko Graduko Kanpoko Praktikak irakasgaiaren 30 kredituak ere. Lehenengo matrikulakoak ez diren kredituak bakarrik aurreratu ahalko dira.

  • Masterreko ikasleak

     

  • “Industria Ingeniaritza” eta  “Telekomunikazio Ingeniaritza” unibertsitate masterrak: ikasketak amaitzeko gehienez 12 kreditu falta zaizkien ikasleek bakarrik eskatu ahalko dute deialdia urtarrilera aurreratzeko (ez dira kontuan hartuko ez MALaren kredituak, ezta Kanpoko Praktikak irakasgaiarenak ere). Lehenengo matrikulakoak ez diren kredituak bakarrik aurreratu ahalko dira.  Azterketa datak lehenengo lauhilekoko 2. aldiko ohiko deialdiaren barruan zehaztuko dira. “Industria Ingeniaritza” eta  “Telekomunikazio Ingeniaritza” unibertsitate masterrak: ikasketak amaitzeko gehienez 12 kreditu falta zaizkien ikasleek bakarrik eskatu ahalko dute deialdia urtarrilera aurreratzeko (ez dira kontuan hartuko ez MALaren kredituak, ezta Kanpoko Praktikak irakasgaiarenak ere). Lehenengo matrikulakoak ez diren kredituak bakarrik aurreratu ahalko dira.  Azterketa datak lehenengo lauhilekoko 2. aldiko ohiko deialdiaren barruan zehaztuko dira. 

  • “Itsasketa” eta “Nautika eta Itsas Garraioa” unibertsitate masterrak: ikasketak amaitzeko gehienez 6 kreditu falta zaizkien ikasleek bakarrik eskatu ahalko dute deialdia urtarrilera aurreratzeko (ez dira kontuan hartuko MALaren kredituak). Lehenengo matrikulakoak ez diren kredituak bakarrik aurreratu ahalko dira. Azterketa datak lehenengo lauhilekoko ohiko deialdiaren barruan zehaztuko dira.

  • “Kontrol Ingeniaritza, Automatizazioa eta Robotika” unibertsitate masterra: ikasketak amaitzeko gehienez 9 kreditu falta zaizkien ikasleek bakarrik eskatu ahalko dute deialdia urtarrilera/otsailera aurreratzeko (ez dira kontuan hartuko MALaren kredituak). Lehenengo matrikulakoak ez diren kredituak bakarrik aurreratu ahalko dira. Azterketa datak lehenengo lauhilekoko 2. aldiko ohiko deialdiaren barruan zehaztuko dira.  

  • “Ingeniaritza Mekanikoa” unibertsitate masterra: ikasketak amaitzeko gehienez 12 kreditu falta zaizkien ikasleek bakarrik eskatu ahalko dute deialdia urtarrilera aurreratzeko (ez dira kontuan hartuko MALaren kredituak). Lehenengo matrikulakoak ez diren kredituak bakarrik aurreratu ahalko dira.  Azterketa datak lehenengo lauhilekoko ohiko deialdiaren barruan zehaztuko dira. 

Ez da beharrezkoa aurreratzea gainditu gabe dauden kreditu guztiak.

Eskatutako deialdia egungo ikasturteko lehenengoa izango da.

Webguneko edukiaren ikustailea 

Instrucciones Adelantos de Convocatoria 2017_18

Formularioa betetzeko jarraibideak

  1. Ikasle bakoitzak eskaera bakarra egingo du, bertan adieraziz zer irakasgairentzat aurreratu nahi duen deialdia.
  2. Ikasleek, sartzeko, haien erreferentziako titulazioan sakatu beharko dute, eta nork bere kredentzialak (LDAP) jarri. Sartzeko arazorik izanez gero, mezu elektroniko bat bidali helbide honetara, LDAP erabiltzailea adierazita: informatica.eib@ehu.eus
  3. Urtarrileko deialdira aurreratu nahi diren irakasgaiak aipatu.
  4. Deialdia maiatzera aurreratzeko eskatzen dituzun irakasgaien kodea berriro idatzi beharko da dagokien laukian, "-" gidoi batez banaturik.  Jartzen ez diren irakasgaiak hasierako deialdiari lotuta geldituko dira: aparteko deialdian (Ekainean).
  5.  Formularioa betetzeko, gomendatzen da Internet Explorer edo Mozila Firefox erabiltzea.

Titulazioak