Cabecera

Menu Toggle site navigation

Epaimahaiak

Irakasgaien epaimahaiak

Epamahai Arruntak

5. eta 6. deialdietako epaimahaiak

KONPENTSAZIO EPAIMAHAIA

PRESIDENTEA: Charles Pinto CámaraEskolako Zuzendaria

IDAZKARIA: Carolina Rebollar Echevarría, Idazkari Akademikoa 

Eskolako 6 Irakasle, jakintza arlo desberdinetakoak:

 

  • Lander Barrenetxea Apraiz
  • Gilen Bernaola Bilbao
  • Jesús Cuadrado Rojo
  • Juan Luis Larrabe Barrena
  • Santiago Pérez Hoyos
  • Iranzu Sotes Cedrón

Ikasle 1:  Ikasleen Kontseiluak izendatua JOSEBA GONZÁLEZ GONZÁLEZ

 

Ohiko azterketa-epaimahaiak osatzeko araudia

Lehenengo lau deialdietako azterketak hiru irakaslek osatutako epaimahaiek batera ebaluatuko dituzte, baldin eta irakasgai bereko hainbat talde irakasle bati baino gehiagori badagozkie. Epaimahaiek eskakizun hauek bete beharko dituzte:

  1. Taldeetan irakasten bi irakasle ari baldin badira, talde bakoitzeko epaimahaia hiru irakaslek osatuko dute. Bi, irakasle horiek izango dira eta bestea, Eskolan eta irakasgaiari dagokion jakintza arloan kategoria maila eta antzinatasun handienak dituen irakaslea.
  2. Taldeetan irakasten hiru irakasle ari baldin badira, talde bakoitzeko epaimahaia hiru irakasle horiek osatuko dute.
  3. Taldeetan irakasten hiru irakasle baino gehiago ari badira, talde bakoitzeko epaimahaiak baldintza hauek bete beharko ditu:
    • Epaimahaikide izango da, nahi eta nahi ez, talde horretan irakasten ari den irakasleetako bat.
    • Epaimahai guztiek bi kide komun izango dituzte: irakasgaia ematen dutenen artean kategoria maila eta antzinatasun handienak dituzten bi irakasleak.
  4. Epaimahai guztietan buru izango da kategoria maila eta antzinatasun handienak dituen irakaslea eta epaimahaien osaketa ikasturte akademiko bakoitzaren lehen hiruhilekoan argitaratuko da.