News

2020 12 16 - Bilboko Ingeniaritza Eskolak abian jarri du UPV/EHUko Hezkuntzarako App Azokaren Online edizioa

BILBOKO INGENIARITZA ESKOLAKO IKASLEEK HEZKUNTZAKO HAMAR APP SORTU DITUZTE IRAKASLE FAKULTATERAKO

First publication date: 15/12/2020

• Gaur, asteazkenean, ezagutu ahal izango dira aplikazioak Hezkuntzako APPen Azokaren bostgarren edizioan https://feriadelapp.wixsite.com/edicion5?lang=eu

• Azokak bere aletxoa ekarri nahi du, konfinamendu-garaian sortutako hezkuntza-premiei erantzuten dioten APPak hezkuntza- komunitaearen eskura jarriz

• Aplikazioak eskuragarri daude jadanik Google Playn; beraz, ekimena herritar guztien esku egongo da berehala

Bilbo, 2020ko abenduaren 16a. Gaur asteazkena, abenduak 16, EHUk Hezkuntzako APPen V. Azoka egingo du. Proiektu horretan, Bilboko Ingeniaritza Eskolako eta Hezkuntza Fakultateko graduko eta graduondoko ikasleek hartu dute parte, mugikorretarako hezkuntza-aplikazioen sorkuntzan berrikuntzak ekartzeko. Edizio honetan sortutako hamar app-ak Google Playn daude eskuragarri, eta, beraz, bi zentroek elkarrekin egindako lanak ikasleei  esperientzia berriak ekartzeaz gain, osagai soziala ere badu.

Aurreko edizioetan bezala, helburua hezkuntzarako aplikazioak diseinatzea eta sortzea izan da. Horretarako, talde heterogeneotan egin dute titulazio, ezagutza eta esperientzia ezberdinak dituzten ikasleen. Honek guztiak, IKTen erabileran oinarritutako lankidetza bizia ekarri du jakintza-arlo desberdinetako ikasleen artean, baita teknologia bera garatzea, hezkuntza erresilientea eta etorkizuneko erronken aurrean prestatuago dagoen gizartea eraikitzen laguntzeko asmoz.

2020. urtean, COVID-19k eragindako pandemia izan da nagusi; horren ondorioz, ikastetxeak lau hilabetez erabat itxi ziren, eta baliabide digitalak modu intentsiboan erabili behar izan ziren hezkuntza bermatzeko. Erronka  berri  horien aurrean, azokak bere aletxoa ekarri nahi du, konfinamendu-garaian sortutako hezkuntza-premiei erantzuten dioten  APPak  hezkuntza.

Gainera, aurten azoka berezia da bi arrazoirengatik; lehenengoa da zorioneko gaudela, hezkuntza-esperientziak Eusko Jaurlaritzaren STEAM Euskadi zigilua lortu duelako eta I. STEAM Euskadi Sariak erakundean bikaintasunaren aipamenarekin aintzatetsi delako, 133 proiekturen artean finalista izan baita.

Baina baita lehenengo aldiz, pandemiak bertan behera uztera behartu ez zezan, online eta irekian garatuko delako azoka, sortutako aplikazioen aurkezpenak bideoen bidez ikusteko eta sortzaileei zuzeneko galderak egiteko aukera emanez. Ekitaldia Asier Romero Bilboko Hezkuntza Fakultateko dekanoak inauguratu du, eta Marivi Higuero Bilboko Ingeniaritza Eskolako Informazio eta Komunikazio zuzendariordeak itxi du.

Azokaren      webgunean      (https://feriadelapp.wixsite.com/edicion5?lang=eu ) eskuragarri dago, hiru hizkuntzatan, sortutako appei buruzko informazioa, tutorialak eta Google Playn deskargatzeko sarbide zuzena.

Informazio gehiago: VILLAMANDOS COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos

KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA ETA BILBOKO INGENIERITZA ESKOLAKO PRENTSA BULEGOA

Tel.: 657 796 583 villamandos@lvcomunicacion.com