Cabecera

Menu Toggle site navigation

Aula Nortegas

Nortegas Gela

Deskribapena

Nortegas (lehen Naturgas) Gela 2010ean eratu zen eta A eraikineko 1. solairuan dago. Gasaren eta elektrizitatearen arloa Eskolako ikasleengana hurbiltzea du helburu, eta hori lortzeko proiektu erakargarriak proposatzen ditu, teknologiaren aldetik interesgarriak direnak. Gelan garatzen diren ikerkuntza-lerroak gas naturalaren eta elektrizitatearen ekoizpen, garraio eta kontsumoari lotuta daude, eta aukera desberdinak aztertzen dira teknologia- eta ekonomia-alderditik.

Urteotan, Gelak izan du oihartzuna nazioarte mailan. 2012ko urtarrilean, International Gas Union (IGU) batzarra egin zen bertan; Gelari lotutako zenbait proiektu aukeratuak izan dira GERG - The European Gas Research Group erakundeak antolatzen dituen kongresuetarako, eta eurotariko batzuei saria eman edo aipamen berezia egin diete.

Bitarteko

Jokin Gorozika <jokin.gorozika@ehu.eus>

Laura Barrio <laura.barrio@ehu.eus>