Cabecera

Menu Toggle site navigation

Asset Publisher

EUSKAL SARE ELEKTRIKOA PRESTATUTA DAGO ENERGIAREN SEKTOREAREN IRAULTZARI AURRE EGITEKO?

First publication date: 27/04/2018

Gai horri erantzuten ahaleginduko da ‘La política industrial de Euskadi en redes eléctricas’ jardunaldia, datorren maiatzaren 9an, adituen eta lider diren enpresen presentziarekin

Sare elektrikoak Euskadi ikatzaren eraginetik urruntzeko oinarrizko faktore gisa eta energiaren trantsizioak planteatzen dituen erronketara ezinbestean egokitu beharra izango da Energía y Sociedad foroak, Bilboko Ingeniaritza Eskolarekin lankidetzan, antolatu duen jardunaldiaren gai nagusia

(Bizkaia Aretoa, 09:45etik 13:00etara)

Bilbon, 2018ko apirilaren 24an. Kontsumo adimentsua, banatutako sareak, teknologia berriak, digitalizazioa, generazio mix-a, ekonomiaren elektrifikazioa, autokontsumoa… Sektore elektrikoa eraldaketa sakonean murgilduta dago, eta horrek eragina du ekoizleengan eta kontsumitzaileengan, eta trantsizio planifikatua eskatzen du. Gai horiek eta beste batzuk aztertzeko, Energía y Sociedad foroak, Bilboko Ingeniaritza Eskolarekin (UPV/EHU) lankidetzan, ‘La política industrial de Euskadi en redes eléctricas’ jardunaldia antolatu du, maiatzaren 9an, Bizkaia Aretoan, adituen eta sektorean lider diren enpresen presentziarekin.

Ekitaldiaren gai nagusia, sare elektrikoak Euskadi ikatzaren eraginetik urruntzeko oinarrizko faktore gisa eta energiaren trantsizioak planteatzen dituen erronketara ezinbestean egokitu beharra izango da: eskariaren elektrifikazioa, energia berriztagarrien sarrera handitzea, energiaren eraginkortasunaren garapena… Zelan gauzatuko da modernizazio prozesu hori? Zein eragin izango du kontsumitzailearengan eta gizartean? Alderdi horietan sakontzeko, sektoreko aditu, eragile eta erakunde garrantzitsuenek hartuko dute parte.

Sareak, funtsezko sektoreko funtsezko puntuak
Energia funtsezko sektorea da gure industria ikatzaren eraginetik urruntzeko eta, gainera, azken urteetan aurrerapen teknologiko gehien izan dituen sektoreetako bat da. Horrek garrantzi berezia du elektrizitatea garraiatzeko eta banatzeko sareen bilakaeran, horiek baitira sektorearen zutabea, eragile guztien ekintzek eta interesek bat egiten duten puntua, hain zuzen ere.

Sare elektrikoa da gure garapenerako funtsezkoa den sektorearen oinarrizko puntua. Sarearen modernizazioaren mende egongo da beste helburu estrategiko batzuen garapena, iturri berriztagarrien ekarpen handiagoa; 4.0 industriak bultzatutako ekonomiaren elektrifikazioa; auto elektrikoak gure kaleetara heltzea; kontsumitzaileek sortutako energia mix-ean sartzea; edo etxeetako eta enpresetako kontsumoaren arrazionalizazio handiagoa, besteak beste.

Horrez gain, sare elektriko adimentsua (edo smart grid) enplegu eta aberastasun iturri ere bada, Eusko Jaurlaritza eta elektrizitatearen horniduraren segurtasuna eta kalitatea bermatzeko hobekuntzen proposamenean nazioartean aitzindari diren Euskadiko puntako zenbait enpresa inbertsio gehien egiten ari diren ikerketa eta garapen eremuetako bat baita.

Informazio gehiago: L&V COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos
KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA ETA BILBOKO INGENIERITZA ESKOLAKO PRENTSA BULEGOA
Tel.: 94 416 08 00 / 657 796 583 villamandos@lvcomunicacion.com