Cabecera

Menu Toggle site navigation

Asset Publisher

BILBO, FABRIKAZIO AURRERATUARI ETA 4.0 INDUSTRIARI BURUZKO MUNDU OSOKO KONFERENTZIA GARRANTZITSUENAREN EGOITZA IZANGO DA ASTE HONETAN

First publication date: 25/04/2018

• Bilboko Ingeniaritza Eskolak eta Tekniker zentro teknologikoak antolatutako Mekanizatuko Metodo Aurreratuen Nazioarteko XIX. Konferentziak, Tokion egin zen aurreko edizioaren lekukoa hartuko du

• Gaurtik datorren ostiralera, apirilaren 27ra, egingo da Bizkaia Aretoan, eta mekanizatuko azken joeretako eta 4.0 industriarekin duen erlazioko, fabrikazio aditibo eta aurreratuko edo material eta prozesu berrietako mundu osoko 200 aditu jasoko ditu.

Bilbon, 2018ko apirilaren 23an. Bilbo, mekanizatu aurreratuari, industriako sektore askotan funtsezkoa den fabrikazio prozesuari, buruzko mundu osoko konferentzia garrantzitsuenaren egoitza bilakatuko da aste honetan. Nazioarteko 200 aditu baino gehiago Ingeniaritza Mekanikoaren arloko azken garapenei buruz arituko dira, Bilboko Ingeniaritza Eskolak (UPV/EHU) eta Tekniker zentro teknologikoak antolatu duten eta ONA Electroerosión eta ITP Aero euskal enpresen laguntza eta Eusko Jaurlaritzaren eta Bilbao Turismoren babesa duen ekitaldian.

Gaurtik apirilaren 27ra Bizkaia Aretoan egingo den Mekanizatuko Metodo Aurreratuen Nazioarteko XIX. Konferentziak, Tokion egin zen aurreko edizioaren lekukoa hartuko du. Hurrengoa Suitzan izango da 2020an. Bilbo, gai horri buruzko mundu osoko konferentzia garrantzitsuenaren egoitza bilakatzen den bigarren aldia izango da, 2001ean XIII. Edizioa jaso baitzuen. Oraingo honetan, 17 herrialdetako 202 aditu etorriko dira, eta horien artean Txinatik, Japoniatik eta Alemaniatik datozenak azpimarratu behar dira.

Gonbidatutako hizlarien artean hauek azpimarra daitezke: Luis Norberto López de Lacalle, Centro de Fabricación Avanzada Aeronáutica (CFAA) izenekoaren zuzendaria eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakaslea; Xabier de Maidagan doktorea, ONA Electroerosión-eko I+G saileko eta CIC Marguneko zuzendari ohia; edo Tokioko Unibertsitateko Masanori Kunieda irakaslea. José Antonio Sánchez Konferentziaren ko-presidentearen eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakaslearen hitzetan, “elektro-higaduraren eta fabrikazio aditiboaren alorretan liderra den gure Eskolako ikerlarien presentzia garrantzitsua azpimarratu behar dugu, lau hitzaldi aurkeztuz”. Motor aeronautikoen fabrikaziora edo super-aleazioen mekanizatuko eta fabrikazio aditibo bitarteko turbinen konponketako azken aurrerapenetara  zuzendutako saio espezifikoak ere egongo dira.

150 hitzaldi eta sariak doktoregaientzat

Euskadik lidergo postua betetzen du mekanizatuaren alorrean (piezen eraldaketarako prozesu industriala), makineria aurreratuaren eta ekipo ondasunen Europako ekoizle garrantzitsuetakoa bilakatzen duen makina erremintaren fabrikatzaile sektore indartsuari esker.

Konferentzia honetan mekanizatuko azken joerei eta “Laugarren Industria Iraultza” izenekoarekin duen erlazioari buruzko 150 hitzaldi inguru aurkeztuko dira. Horren barruan sartzen dira 4.0 Industria, fabrikazio aurreratua eta fabrikazio aditiboa kontzeptuak, material eta prozesu berriekin batera.

Edizio honetako berrikuntza gisa, ONA enpresak doktoregaiek aurkeztu dituzten lan hoberenak sarituko ditu, euren doktoretza tesiak mekanizatuaren inguruan egiten ari diren ikerlari gazteen ikerketa eta partaidetza sustatzeko xedez. 500 euroko 10 sari emango zaizkie doktoregaien lan hoberenei, eta hautagaiek euren aurrerapenak aurkezteko eta alor horretako mundu osoko ikerlari garrantzitsuenekin aurkeztutakoari buruz eztabaidatzeko aukera izango dute.

 

Informazio gehiago: L&V COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos

KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA ETA BILBOKO INGENIERITZA ESKOLAKO PRENTSA BULEGOA

Tel.: 94 416 08 00 / 657 796 583 villamandos@lvcomunicacion.com