inf_bases_Izaskun_heras_saria_2020

IV. Deialdia, ikasleen eta enplegagarritasunaren arloko errektoreordetzarena desgaitasunari eta hezkuntza premia bereziei buruz egindako master amaierako lanen “Izaskun Heras Prado” saria iragartzekoa

1. Deialdiaren helburua eta ezarpen eremua

1.1. Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzak, UPV/EHUko Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuaren bidez ,UPV/EHUko III. Inklusio Plana (2019-2 022)  III. ardatzean aurreikusitako 3.3 ekintza betez, "Kultura inklusiboa UPV/EHUko Unibertsitateko kideen artean zabaltzea, eta gizartearen sentsibilizazioan laguntzea", Izaskun Heras Prado sariaren IV. edizioaren deialdia egiten du desgaitasunei eta hezkuntza premia bereziei buruz egindako Master Amaierako Lanetarako (MAL).

Saria inklusioa bultzatzeko sortu da, inklusioa eraldaketa prozesu bezala ulertuta, gure inguruak pertsona guztien eskubideak eta premiak izan ditzan kontuan, eta hartara gure unibertsitatea guztiontzako gune izan dadin. Azpimarratu beharra dago helburu nagusia ingurua eraldatzea dela, eta ez pertsonak inguru horretara egokitzea, eta horretarako oinarri izan behar da unibertsitatea guztiok kontuan hartuta diseinatu beharra dagoela, guztiontzako irisgarri izan dadin.

Sari honen bidez Izaskun Heras Prado izan nahi dugu gogoan: UPV/EHUko ikasle izan zen, eta emakume aparta, aitzindaria ezgaitasunak dituzten pertsonen inklusioa lortzeko eta pertsona horiek unibertsitatean ikasketak egiteko dituzten eskubideen borrokan; Heras andrea ez ezik, sari honek gogoan ditu ere ezgaitasunak dituzten pertsona horien alde edo hezkuntzarako premia bereziak dituztenen alde egunero lanean ari diren guztiak, benetako inklusioa lortzeko zeregin horretan ari diren guztiak.

1.2.- Deialdi honetara aurkeztu ahal izango dira UPV/EHUko master ofizialetako ikasle guztiak, jakintza adar guztietakoak.

2. Eskariak egin eta aurkezteko epea

2.1.- Eskariak aurkezteko epea 2020 ko irailaren 30ean bukatuko da, eta lotura honetako dagoen orria bete beharko da:  

http://www.ehu.eus/eu/web/discapacidad/izaskun-heras-saria

2.2.- Web orriko formularioari lanaren laburpen eskema bat erantsi beharko zaio xehetasun hauekin: lanaren justifikazioa, esparru teorikoa, helburuak (gehienez, 2 orri). Honako helbidera bidali behar da: discap@ehu.eus

2.3 Eskariarekin batera aurkeztutako dokumentazioari zerbait falta bazaio edo akats zuzengarriren bat baldin badauka, eskatzaileari hamar egun balioduneko epea emango zaio falta diren dokumentuak aurkezteko edo akatsa zuzentzeko, eta jakinaraziko zaio hala egin ezean eskaria artxibatu egingo dela bestelako tramiterik gabe.

3. Master amaierako lanak aurkezteko era eta epea

3.1 Master amaierako lanak 2020ko azaroaren 13ra arte aurkeztu ahal izango dira, eta aurretik defendatutakoak eta master bakoitzeko batzordeak onartutakoak izan beharko dira.

3.2 Lanak pdf formatuan aurkeztuko dira (CDan) erregistro-bulegoetan edo UPV/EHUko egoitza elektronikoaren bidez eta izenburuarekin baino ez dira aurkeztu behar: norenak diren jakiteko modurik egon ez dadin, sinatu barik eta egilearen izenik gabe aurkeztu beharko dira.

Erregistroa aurrez aurre egiten bada erregistro-bulegoetan, gutun-azal itxi bat erantsiko da, lanaren izenburu berarekin, egilea identifikatzeko datuak jasoko dituena: izen-abizenak, NAN, posta elektronikoa eta telefono-zenbakia. Erregistroa UPV/EHUren egoitza elektronikoaren bidez egiten denean, fitxategi bat erantsiko da, eta fitxategi horretatik independentea izango da lana, egilearen lehen aipatutako identifikatzeko datuekin.

3.3 Lanak UPV/EHUko Erregistro Orokorreko bulegoren batean aurkeztu beharko dira, Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuari zuzenduta (Arabako Campuseko Errektoreordetza – Izarduy komandantea, 2 – 20018, Donostia01006 Gasteiz-Araba). Eskariak azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38.4 artikuluan adierazitako beste edozein lekutan ere aurkeztu ahal izango dira (azaroaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Erregistroen ordutegia Bizkaiko, Arabako nahiz Gipuzkoako Campusean, honako hau da: astelehenetik ostegunera, goizean, 9:00etatik 13:00etara; eta arratsaldean, 15:00etatik 16:30era. Ostiraletan, udako lanaldian, eta udaberriko eta neguko txandetan, ordutegia 9:00etan hasi eta 13:00etara artekoa izango da.

3.4 Eskariarekin batera aurkeztutako dokumentazioari zerbait falta bazaio edo akats zuzengarriren bat baldin badauka, eskatzaileari hamar egun balioduneko epea emango zaio falta diren dokumentuak aurkezteko edo akatsa zuzentzeko, eta jakinaraziko zaio hala egin ezean eskaria artxibatu egingo dela bestelako tramiterik gabe.

4. Sariaren zenbatekoa

4.1. 600 euro lehen sariari, 400 euro bigarrenari eta 200 euro hirugarrenari. Saritik sor daitezkeen zerga betebeharrak saria jasotzen duenak hartu beharko ditu bere gain, eta ez UPV/EHUk.

4.2. Saria emateke utz daiteke.

4.3 Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak lan irabazlea argitaratu ahal izango du bere web orrian edo prentsan.

5. Epaimahaia

5.1 Epaimahaiak osakide hauek izango ditu, denak ere UPV/EHUkoak: inklusioaren gaian adituak diren hiru irakasle, Ikasleen zuzendaria, Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuko kide bat eta masterreko edo doktoregoko ikasle bat, Ikasleen Kontseiluak izendatua.

5.2 Epaimahaiak iritzia eskatu ahal izango die epaimahaitik kanpoko profesional, ikertzaile edo espezialistei.

5.3 Balorazio irizpideak

  • Lanaren kalitatea eta horren barruan: helburuak behar bezala definituta izatea, datuak zorroztasunez erabiltzea, lana zehaztasunez egitea eta azalpena argia izatea.
  • Lanaren garrantzia eta originaltasuna, eta honen barruan: gaiaren, ikuspegiaren edo arloaren berritasuna; interesa; ikerketaren etikari dagozkion praktika onak erabiltzea; eta lotura izatea euskal gizartearekin.
  • Baloratuko da lanak inklusioaren printzipioak aintzat hartzea, eta lana bera inklusioaren ikuspegitik eginda egotea. Era berean, kontuan hartuko da lanak zelako ekarpena egiten dion unibertsitate edo gizarte inklusibo baterako behar diren aldaketen gaineko eztabaidari, edo zelako aukerak dauden lanean proposatutakoa praktikan aplikatzeko.
  • Lanak gizartean daukan eragina eta unibertsitateko kideei begira, eta, oro har, gizarteari begira, lanak daukan hedadura; lehenetsi egingo dira lan arloko egokitzapenak aintzat hartzen dituzten lanak, kasu zehatzetara mugatzen ez direnak.

5.4 Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

5.5 Deialdi honetan parte hartzeak berez dakar oinarri hauek eta epaimahaiaren erabakiak beren osoan onartzea, eta agerian uko egitea haien kontrako errekurtsoak jartzeari.

6. Ebazpena

6.1 Deialdia egiten duen erabaki honen kontra aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 116. artikuluari eta hurrengoei jarraituz  (30/1992 Legea, azaroaren 26koa). Deialdiaren ebazpena abenduaren 11n argitaratuko da web orrian (www.ehu.eus/discapacidad).