"Reina Letizia para la Inclusión” Laguntza-programa 21-22
First publication date: 22/06/2021
Desgaitasunari buruzko Errege Patronatuak deitutako programa, desgaitasuna duten pertsonen prestakuntza eta lanbide baldintzen hobekuntza sustatzeko.
Laguntza motak:
- Laguntza-produktuetarako eta behar teknikoetarako laguntzak
- Prestakuntzarako eta hezkuntza-baldintzak hobetzeko laguntza teknikoa eta pertsonala emateko laguntzak
- Unibertsitateko, graduko, graduondoko eta masterreko ikasketetarako laguntzak
- Nazioarteko mugikortasunerako laguntzak
- Mugikortasun nazionalerako laguntzak
- Hizkuntza-gaitasunak eskuratzeko laguntzak
- Doktoretzarako laguntzak
- Goi mailako kirolarientzako laguntzak
Eskabideak bide elektronikoz aurkeztu ahal izango dira www.rpdisla dad.es helbidean eskuragarri dagoen formulario normalizatuan, edo Gizarte Eskubideen eta Agenda 2030en egoitza elektronikoan, https://sedemscbs.gob.es helbidean, "Desgaitasunari buruzko Errege Patronatua" izeneko "izapideak" atalean.
Eskaera egiteko epea uztailaren 16an amaituko da.