Doktorego Eguna 2025
Date
20/06/2025
Ekainaren 20an, 17:00etan, Bizkaia Aretoko Mitxelena Auditoriumean (Bilbo), "Doktorego Eguna" ospatuko da, "Zabaldu atea gure doktoregoari" lelopean. Bertan, UPV/EHUko 2022/23 ikasturteko Doktorego Sari Bereziak errekonozimendua egingo da.
Doktorego Eskolak (DOKe) ekitaldi hau antolatzen du, eta Ainhoa Berasaluze Correa UPV/EHUko Graduondokoaren eta Etengabeko Ikaskuntzako arloko errektoreordea izango da buru.
Edurne Simón Magro Doktorego Eskolako zuzendariak, doktorego ikasketen eskaintza aurkeztuko du (guztira, 67 programa); eskaintza honek jakintza arlo guztiak biltzen ditu.
Aurten, tesiek eta doktorego-prestakuntzak EHUagenda 2030ean definitutako Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) egiten dieten ekarpena aztertuko da. Horregatik, sari berezia jaso duten pertsona batzuek labur esku hartuko dute beren doktorego-tesiek Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) nola laguntzen dieten azaltzeko.
Ekitaldian Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako Berrikuntza Politiken koordinatzaile nagusiak, Alaitz Landaluze Solaunek, ere parte hartuko du. Hitzaldiaren izenburua "Doctorarse para transformar: el conocimiento como motor de innovación" da, eta azpimarratzen du doktorego batek adierazten duen ezagutza sakona ez dela berez helburu bat, baizik eta gizartea eraldatzeko abiapuntu bat.
Edukiera dela eta, petsona bakoitzarekin gehienez lau pertsona joan ahal izango dira.
Ekitaldiak ordu eta erdi inguru iraungo du. Amaitutakoan, 18:45ean, gutxi gorabehera, mokadu bat zerbitzatuko da.
Ekitaldiaren egitaraua
- 17:00 Inaugurazioa.
- 17:05 Doktorego Eskolako zuzendariaren doktorego eskaintzaren aurkezpena, Edurne Simón Magro.
- 17:15 Doktorego Eskolako zuzendariordearen aurkezpena, Olatz González Abrisketa.
- 17:20 Alaitz Landaluzek Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako Berrikuntza Politiken koordinatzaile nagusiaren hitzaldia: “Doctorarse para transformar: el conocimiento como motor de innovación”.
- 17:40 Eva Portillo Perezek, Doktorego Eskolako idazkari akademiko eta zuzendariordearen eskutik, sari berezien errekonozimendua, eta sarituen hitzak.
- 18:40 Amaiera, Ainhoa Berasaluze Correa Graduondoko eta Etengabeko Ikaskuntzako arloko errektoreordearen eskutik.