Gym birtuala: Kirol jarduera fisikoa online

Egin kirola gura duzunean eta gura duzun lekuan

Orain ZUGANDIK GERTU gaude AKTIBA ZAITEZ!

DOAN

Orain osasuna zain dezakezu ariketa fisikoa eginez gura duzunean. «Zugandik hurbil» egon nahi dugu, eta gauzak erraz jarri. Horregatik, doaneko plataforma bat jarri dugu zure esku, non egunero-egunero, astelehenetik igandera, saio berri bat aurkituko duzun jarduera hauetan:

  • SPINNINGA (indoor zikloa)
  • PILATESA
  • Ipurmasailak+abdominalak+hankak (GAP)
  • YOGA
  • AEROBICA eta
  • TBC (Total Body Conditioning), kardioa eta tonifikazioa biltzen dituen jarduera bat.

Egin zeure neurrirako programa, sortu zeure errutina eta eutsi espezialisten jarraibideei.

Etxean edo egoitzan egoteak ez du esan nahi bizimodu sedentarioa izan behar duzunik: landu ohitura osasuntsuak eta aktiba zaitez.

Zelan eman izena?

UPV/EHUko kidea izan behar zara.

Bete formularioa
OHARRA: KOMENIGARRIA DA FIREFOX EDO CHROME ERABILTZEA

Jasoko duzu izena eman izanaren konfirmazioa eta esteka bat alta emateko plataforman.

Izen ematea indarrean egongo da egiten duzunetik 2021eko ekainaren 30era arte.

Behin alta emanik, aurrerantzean botoi hau erabil dezakezu plataforman sartzeko. (SAIO HASI)

Gym Birtualerako sarbidea

GYM BIRTUALA: Egunero bideoklase bat eskuratzea diziplina bakoitzeko