Kirol Kontseilu Gorenak Unibertsitateko Espainiako Txapelketen programaren deialdia egiten du urtero kirolari arituentzat, eta kirolari bakoitzak ikasketak egiten ari den unibertsitatearen ordezkari gisa parte hartzen du txapelketa horietan.
Parte hartu ahal izango dute Euskal Herriko Unibertsitatean gradu, master edo doktorego ikasketetan matrikulatutako ikasleek, betiere unibertsitateak kirol bakoitzerako ezarritako betekizun tekniko eta administratiboak betetzen badituzte.
Araudiaren eta kirol bakoitzeko erregelamendu teknikoen arabera, unibertsitate bakoitzak parte hartzaileen kopuru zehatz bat inskriba dezake kirol diziplina bakoitzean. (Erregelamenduak)
UPV/EHU egokiak iruditzen zaizkion nazioko edo nazioarteko unibertsitate txapelketetara joango da.
Zenbait laguntza neurri ezarriko dira. (Ikus urteko ebazpena: urtarrilaren amaieran argitaratuko da).
Txapelketa horietan parte hartzen duten ikasleek kredituak eskuratu ahal izango dituzte, indarrean dagoen araudiaren arabera.
2022rako deitutako unibertsitateetako Espainiako Txapelketetako kirol modalitateak hauek izan dira: